You are on page 1of 8

KATU BAT ETXERA ITZULI ZEN DESAGERTU ETA HAMAR URTEETARA

Inglaterran gertatu zen, Lynx izeneko katu emea 1997an galdu zen eta hamar urte geroago etxera itzuli zen. Eta
jabeak esaten duen bezela : Hitz egingo balu gauza asko izango lituzke kontatzeko. Dena katuak zuen mikrotxip
bati esker gertatu da. Honek baieztatzen du ze garrantzia duen animaliak mikrotxipak eramatea.





Auto gidari irakurlea
Egunero entzuten dira astakeriak eta horietako asko auto gidariekin lotuta.
Aurten Kanadako herri batean gertatu da. Badirudi 73 urteko emakume bat atxilotua izan dela bere
autoarekin 160 kilometro orduko abiaduran gidatzeagatik.
Baina harrigarriena orain dator: badirudi emakume honek gidatzen zuen bitartean liburu bat irakurtzen ari
zela. Orain, espetxean, denbora izango du liburua lasai-lasai bukatzeko.






Grabitatea: indar erakargarria
Ez da ikusten, baina grabitatea hor dago, gure inguruan dago!
Inguratzen zaituzten objektuak beren tokian geldirik egotea ez da kasualitatea. Zu ere bi oinak Lurraren
gainean edukitzera bultzatzen zaituen indar baten menpe zaude: grabitatea da indar hori.

Isaac Newton fisikariak lortu zuen lehen aldiz grabitatearen seinaleak
esplikatzea. Grabitazio-unibertsalari buruzko bere legearen arabera, objektu
guztiak elkar erakartzen dute. Bi fruitu mahai gainean elkarren ondoan jarrita,
ez zaizu iruditzen batak bestea erakartzen duela, ezta? Bada, gezurra badirudi
ere, hori egia da! Zure inguruko gauzak elkarri itsasten ez bazaizkio, grabitazio-
indarra ahulegia delako da.

Gure Lur handiak esku baten eduki ditzakegun fruituen aldean abantaila
nagusi bat du: bere masa. Zenbat eta masa handiagoa izan, orduan eta grabitazio-indar handiagoa izaten
dute.
Masak sortzen duen erakargarritasunari esker, Lurrak tinko atxikitzen gaitu, eta horrek pisua izatearen
sentsazioa ematen digu. Grabitaterik gabe, ez dago pisurik. Lurra baino askoz txikiagoa den Ilargian,
astronautak sei aldiz arinagoak bilakatzen dira. Lurrean 30 kilo pisatzen dituzula? Bada Ilargirako espedizio
batean parte hartuko bazenu, 5 kilo besterik ez zenuke pisatuko!
Grabitateak Unibertsoko gauza guztien mugimendua zuzentzen du. Hura gabe, izugarrizko desordena
egongo litzateke, zure logelan, noski, baina baita eguzki-sistema osoan eta urrunago ere. Gure planeta
ederrak beste guztiekin batera ezezagunerantz ihes egingo luke

Txikle magikoa

Ezinezkoa dirudi, baina Japonen egiten ez dena
ez da beste inon ere egiten. Hango
zientzialari talde batek izerdiaren usaina
aldatzen duen txikle bat asmatu du eta Otoko
Kaouru izena jarri dio. Euskaraz, bere
itzulpena arrosa bezala usaintzen duen gizona
da. Badirudi txikle hau ahoan sartuz gero, eta
hamar minutuz murtxikatu ondoren, gure
gorputzeko izerdiaren usaina aldatu egiten duela.
Arrakasta izan du eta Europan ere saldu nahi dute.
Beste proiektu bitxi bat ilearen kolorea aldatuko duten gozoki batzuk egitea da. Lortzen
bada, moda munduan iraultza izango da.



Sinestezina
Dinosauro baten arrautza Bilbon?
Arrautza erraldoi batek Guggenheim museoaren parean zegoen
auto bat txikitu du. Gertakariak Twitterreko erabiltzaileak
aztoratu ditu.
Arrautza erraldoi bat agertu da Bilboko Guggenheim
museotik gertu. Arrautzak museoaren parean zegoen auto
bat txikitu du, eta hainbat pertsona zer gertatu den ikustera
bertaratu dira.
Dirudienez, street marketing kanpaina bat izan liteke, baina
oraindik ez da jakin nork egin duen.

Twitterren, erabiltzaileak gertakariarekin aztoratu egin dira eta txio
xelebreak bidali dituzte.
Orain, ekimenaren egilea nor den edo arrautza "errun" duena bila
itzuliko ote den jakiteko itxaron beharko dugu. Adi!






Altzoko Erraldoia
Migel Joakin Eleizegi Ateaga, ezagunagoa Altzoko Handia edo Altzoko
Erraldoia ezizenarekin, (Altzo, Gipuzkoa, 1818ko uztailaren 10a - ibidem,
1861eko azaroaren 20a) 2,42 metroko gizona zen, erraldoitasunak eragindakoa.
Horixe bera zen, gainera, besoak gurutzean jarrita, mutur batetik bestera zuen
neurria ere. Ospe handia izan zuen eta handiki ugari ezagutu.
Bizitza:
Tolosatik gertu dagoen Ipintza baserrian jaio, Altzoko auzoan. Bere haurtzaroaz
ez dago gauza jakin askorik, berak 10 urte zituela, bere ama hil zela baino ez.
Bere gaztaroa, berriz, oso arrunta izan zen: pilota partidak, igandetan mezatara, nekazari... Baina lasaitasun
hura Migel Joakinek 20 urte bete zituenean desagertu zen. Orduan erraldoitasuna deritzon gaixotasuna larria
jasan zuen, denbora gutxian asko haziz. Dirudienez, bizilagunak, sarritan ikusten zutelako edo, ohituta
zeuden mutilaren tamainarekin. Tolosara joaten zenean, ordea, benetako ikusmira sortzen zuen eta guztien
ahotan egoten omen zen haren handitasunari buruzko aipamenen bat.
Dirudienez, bere handitasunak lotsarazi egiten zuen eta
bere burua naturaren abortutzat jotzen zuen. Horren
ondorioz, geroago, bere familiak "10 xentimoko museoak"
edo bitxikerien ikuskizunak direlakoetan sartu zuen.
Garai hartan, Phileas Taylor Barnum izeneko gizon
iparramerikarra oso ospetsua egin zen mundu osoan,
zirkuan akromegaliako, desfiguratuak ikusgai jartzen
zituelako eta horrek eraginik izan zuen Lekunberriko Jose
Antonio Arzadunen egitasmoan, elkarte bat osatu baitzuen,
erraldoia herriz herri eraman eta dirua egiteko. Kontratuan,
Migelek erretzeko behar zuen tabako guztia elkartearen gain egongo zela eta zegoen lekuan egonda ere,
Elkarteak mezara joateko aukera eman beharko ziola zehazten zen.
Migel bidaiak egiten hasi zen, turkoz eta espainiar armadako
jeneralez mozorrotuz, lehendabizi Espainian eta gero Europan,
han 'euskal erraldoia' bezala aurkeztu zuten, zenbait grabatuk
erakusten dutenez.
29 urte zituenean Portugal eta Frantzia bisitatu zituen eta Madrilen
Elisabet II.a, Frantzian Luis Filipe erregea, Portugalen Maria de la
Gloria erregina eta Viktoria I.a Ingalaterran bisitatu zituela
egiaztatzen duten agiriak daude. Emakume ingeles batekin ezkondu
nahi izan zuten ekonomikoki onura ekar zekiokeelako, baina
Joakinek benetan nahi zuena etxera itzultzea zen.
Migel Joakin Eleizegi 43 urterekin bere jaioterrian, biriketako
tuberkulosi baten eraginez hil zen eta Altzoko hilerrian lurperatua
izan zen, baina kondairak dionez, erraldoiaren hezurrak hilkutxatik
lapurtu zituela zabaldu zen, hobitik ateratzerakoan ez zeudela han
zioen herriko jendeak.


Irudi bitxiak
Badaude marrazki batzuk, alde bietarantz begiratuz ikusi ahal direla, hau da, zuzen edo buruz behera.
Zuzen begiratuz, gauza bat ikusiko dugu eta alderantziz, beste bat guztiz desberdina.
Hemen adibide bi:

You might also like