You are on page 1of 29

SARETUZ HAZI

TXOSTENA 2015

00 Aurkibidea
01 Sarrera
02 Organoak
03 Lorpenak
04 Erronkak

Bittor Oroz

1. SARRERA
1.1 Fundazio Publikoa 
1.2 Xedea, Ikuspegia eta Balioak 
1.3 Oinarrizko ildoak 
1.4 Hazi egitasmoaren oinarriak 
1.5 Azken helburuak 
1.6 Organigrama 
1.7 Egoitzak, langileak, aurrekontua eta akreditazioak 

06
06
07
07
07
08
08

Euskadiko nekazaritzako elikagaien eta arrantzaren sektorea balio-kate baten maila da,
lehenengo sektoretik hirugarrenera iristen dena eta, zeharka, ekonomiaren beste sektore
batzuetara hedatzen dena. Oinarrizko beharrizana asetzen du, eta gure merkataritzabalantzea negatiboa den arren, hau da, inportazioen mende gaude, elikadurak lehen
mailako ekoizpena, elikagaien industria, elikagaien merkataritza, jatetxeen arloa eta
kolektibitateak, turismo gastronomikoa eta elikagaien garraioa barnean hartuta- BPGdren % 10,56 hartzen du eta zuzeneko enplegua ematen die Euskadin 100.000 laguni.
Azpimarratzekoa da Euskadira bisitan datozenen % 21ek arrazoi gastronomikoak izatea;
kalitateko turismoa, Euskadi markaren enbaxadoreak, euren jatorrietara itzultzean,
kalitatea eta berrikuntza balioen nazioarteko erreferentzia gisa, Basque Country markari
nazioarteko ospea ematen laguntzen dutenak.

2. GOBERNU ETA KUDEAKETA ORGANOAK


2.1 Patronatua 
2.2 Zuzendaritza batzordea 
2.3 Zuzendaritza Hedatuko Taldea (ZHT) 
2.4 Batzorde profesionalak 
2.5 Mendinet 
2.6 Lursail 
2.7 Hazilur 
2.8 Katilu 

12
12
12
12
13
13
13
13

Egungo lehia-testuinguruan, gure ustez, beharrezkoa da gure kalitateko ekoizpenen


inguruan balio-kateak sendotzea; halako eran non, gure ekoizleek etekin handiagoa
aterako dioten sortzen den balio erantsiari eta ez daitezen izan, sarritan gertatzen den
bezala, katearen mailarik ahulena.
Hain zuzen ere, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako sailburuordetzaren eta
HAZIren lan-ardatzetako bat izan da ekoizpen autoktonoa produkzio-prozesuetan
lehenetsiko duten nekazaritza-industriako proiektuen alde egiteko estrategia garatzea,
nekazaritzako elikagaien enpresak bultzatuz eta, horrela, gure nekazaritza, abeltzaintza
eta arrantza sektoreei eraginez.

3. AZPIMARRATZEKO LORPENAK 2015


3.1 NPB 2015-2020 
3.2 NPBrako Nekazaritzako informazio-sistema integratua 
3.3 Eskualdeko Landa Garapeneko Planak 
3.4 Arrantza-ontzien kokapen geografikoa 
3.5 Euskadi-Lonbardia hitzarmena 
3.6 Donostia Gastronomika 
3.7 Basogintza eta zuraren sektorea 
3.8 Marken arkitekturaren gogoeta estrategikoa 
3.9 Iruzurraren aurkako publizitate kanpaina 
3.10 Artzaintza liburuaren argitalpena 
3.11 Wine Vision 
3.12 Basque Culinary World Prize 
3.13 Produktu fitosanitarioen erabilera jasangarria 
3.14 Geroa Gaur 
3.15 Uda Ikastaroak 
3.16 Landa-eremuko ostegun ekintzaileak 
3.17 Nirea.eus 

16
16
16
16
16
17
17
17
17
17
17
19
19
19
19
19
19

4. 2015eko LABURPENA: ERRONKA ESTRATEGIKOAK


1 ERRONKA: Nekazaritzako informazio eta kudeaketa integralerako sistema sortzea 
23
2 ERRONKA: Sektorearen eta administrazio publikoen arteko harremanak erraztea 
30
3 ERRONKA: Sektoreko sarea garatzea eta bilakatzea 
35
4 ERRONKA: Merkaturatzea eta merkaturako orientazioa bultzatzea 
38
5 ERRONKA: Baldintzak eta tresnak bultzatzea herrialdeko lehengai-ekoizpenarekin
konprometiturik dagoen nekazaritzako elikagaien industria sortzeko 
41
6 ERRONKA: Landa eta itsasertza sustatzea 
43
7 ERRONKA: Mendialdeko eremuen ekoizpena hobetzea 
45
8 ERRONKA: Landa-eremuan jarduera ekonomikoa eta enplegua sustatzea 
48
9 ERRONKA: Basogintza azpisektore produktibo eta eraldatzailea sustatzea 
51
10 ERRONKA: Landa-eremu eta itsasertzaren eta 1. sektorearen izaera estrategikoa onar dadin lortzea  54

Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako sailburuordea eta HAZIko presidentea

Asier Arrese

HAZI Fundazioaren Zuzendari Nagusia


Saretuz hazi behar dugu, ezinbestean. Sarea ez badugu osatzen eta sendotzen ez baitago
etorkizunik. 2015eko memoriaren leloak , Saretuz hazi dionak ederki egiten dio aipamena
gure erakundearen jardunari. Sarea handia eta sendoa osatu behar dugu landa-eremuaren
eta itsasertzaren lehiakortasuna eta iraunkortasun jasangarria bultzatzeko.
Sare hori 3 esparrutan indartu behar dugu: sektorean, administrazio eta erakundeetan eta
etxe barruan. Administrazioaren eta erakundeen ezinbesteko aliatua izateko eta sektoreko
erreferentea izateko nahi horretan sarea elkarlanean oinarritu beharra daukagu. Talde
lana erakundearen antolaketatik bertatik hasi behar denez HAZI erakunde bakar bezala
osatzeko prozesuan urratsak ematen jarraitu behar dugu, eta fusioaren hari mutur guztiak
ahalik eta txukunen josi behar ditugu.
Elkarlan horren oinarritik hainbat proiektutan egin dugu lan 2015. urtean. Eta uste dut
arestian esandako guztia ondo laburtzen dutela lanok. Sarean ari gara lanean Nekazaritza
Politika Komunaren aplikazioan eta laguntzen kudeaketan; nekazaritza informazio
sistema bateratua osatzen ari gara; elkarlanean ari gara Europako beste herri batzuekin
gastronomia eta nekazaritza elikagaien sarea ehuntzeko
Azkenik, ez dugu ahaztu behar bertako produktuak, produktu lokalak sekulako indarra
hartu duela. Euskal gizarteak gero eta gehiago baloratzen ditu bertako nekazaritza eta
arrantza elikagai eta edariak. Eta horrenbestez, sare horretatik adi egon behar dugu, eta
egoera hau aukera bezala aprobetxatu behar dugu; gizarteak produktuan eta ingurumen
eta jasangarritasun ekonomikoan duen sentsibilitateari erantzuna eman behar diegu.
Saretuz hazi behar dugu, eta sarea josi behar dugu, elkarlanean.

00 Aurkibidea
04 Erronkak

03 Lorpenak

02 Organoak

01 Sarrera

SARRERA

PERTSONEN
SAREA
HAZI
Azkar joateko, zoaz bakarrik.
Urrunera joateko, zoaz taldean.

Saretuz hazi

Txostena 2015 Sarrera

04 Erronkak

03 Lorpenak

02 Organoak

01 Sarrera

00 Aurkibidea

1.1 Fundazio publikoa

1.2 Xedea, ikuspegia eta baloreak

1.3 Oinarrizko jarraibideak

1.5 Azken helburuak

Hazi fundazioa Euskal Autonomia Erkidegoko Sektore


Publikoko Fundazioa da, Euskadiko Ogasun Nagusia
antolatzeko Printzipioei buruzko legea aldarazten duen
Euskadiko Ondareari buruzko azaroaren 17ko 5/2006
Legearen 7.4 b) artikuluak xedatzen duenari jarraikiz, eta
haren eraketa-xedea honako hau da: Lehiakortasuna,
jasangarritasuna eta berrikuntza sustatzea, bultzatzea
eta garatzea, haren jarduera-eremuaren baitan, hau
da, SEKTOREA (lehenengoa /nekazaritza, abeltzaintza,
arrantza eta basozaintza), landa-eremuaren eta
itsasertzaren eta elikagaien industria; eta hura
balioesten eta haren ondare natural eta kulturalari
eusten lagunduko du.

XEDEA
Lehen sektorearen eta elikadura-sektorearen
lehiakortasuna eta bideragarritasuna eta landaeremuaren eta itsasertzaren iraunkortasun jasangarria
bultzatzea.

Bezeroarenganako zerbitzua, konpromisoa


eta orientazioa.
Lankidetza eta kooperazioa.
Proaktibitatea eta jarrera berritzailea.
Emaitzei, eraginkortasunari eta kudeaketaren
zorroztasunari begirako orientazioa.
Erakundeen laguntasuna: Eusko Jaurlaritza eta
Aldundiak.
Sektoreko eta landa-eremuko eragileekin topaketak
egiteko foroak eta organoak: lanbide-batzordeak,
Lursail eta Mendinet/FLAG.

Burokrazia murriztu (administrazio, entitate


kudeatzaileak, sektorea, eremua eta bestelakoen
arteko harrema erraztu).
Erronka sektorialak identifikatu eta dinamizatu
(enplegua sortu, BPG-a hazi...).
Mendi eremutan abere-jarduerari uztea ekidin.
Nekazaritzako elikagaien industriaren garapenerako
ekosistemak sortu.
Nekazaritza jarduerarako lan-baldintzak hobetu.
Landa eremuan enplegua eta jarduera ekonomikoak
sustatu (ekintzailetza eta egitasmo traktoreak).
Despopulatze arriskuan dauden landa eremuetan
garapen osoa bultzatu (Karrantza, haranak, mendia).
Landa eremuan oinarrizko azpiegitura eta zerbitzuak
prestatu (haustura digitala, garraio publikoa).

Xede hori lortzeko kalitateko zerbitzu osoa eskainiko


du Fundazioak haren jarduera-eremuaren baitan, eta
bertan inplikaturik dauden eragile edo erakundeekin
lankidetzan.

IKUSPEGIA
Erakundearen ezinbesteko aliatua eta sektoreko
erreferentea izatea da.
BALOREAK
Zerbitzu, konpromiso eta bezeroarenganako
orientaziorako jarrera.
Lankidetza eta kooperazioa.
Ekiteko grina eta jarrera berritzailea.
Emaitzei, eraginkortasunari eta kudeaketaren
zorroztasunari begirako orientazioa.

1.4 Hazi proiektuaren oinarriak

Eusko Jaurlaritzarekiko lerrokatzea.


Sektoreari eta eremuari laguntzea.
Foru aldundien medio propioa.
Sektorearen eta eremuaren biziraupena.
Eraginkortasuna.
Hierarkia / Zeharkakotasuna.

Txostena 2015 Sarrera

1.6 Organigrama

02 Organoak

01 Sarrera

00 Aurkibidea

1.7 Egoitzak, langileak, aurrekontua eta akreditazioak

04 Erronkak

03 Lorpenak

Hazik bi egoitza ditu; bat Arkautin eta bestea Abadion, eta, orotara, 190 lagun baino
gehiago plantillan. Gainera, 18 milioi euro inguruko aurrekontua izan du.

00 Aurkibidea
04 Erronkak

03 Lorpenak

02 Organoak

01 Sarrera

GOBERNU ETA KUDEAKETA ORGANOAK

EGITUREN
SAREA
HAZI
Sustraien sareak dira gure lurraren sostengu.
Pertsonen sareak dira bere fruituen euskarri.

01 Sarrera
02 Organoak

2.1 Patronatua

2.2 Zuzendaritza Batzordea

Patronatua gobernu-organo gorena da, sorrerako


helburuen betetzea zaintzea dagokiona. Hamahiru kidek
osatzen dute, hauen artean sektorea eta ingurunearen
ordezkari askok, eta baita Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza,
Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordetzakoek,
hiru Foru Aldundietakoek eta HAZIkoek ere.

HAZI Fundazioaren estrategia eta politikak koordinatzen


dituen organoa da. Jarduera estrategia eta kudeaketa ildo
nagusiak planifikatzen ditu, eta baita hauen etengabeko
jarraipena ere. Aldi berean, erabaki estrategikoetan
zuzendariari aholkuak ematen dizkion organoa da.
Batzordea HAZIren Zuzendari Nagusiak eta bertako
Unitate Operatiboetako Zuzendariek osatzen dute.

2015an ondorengo egunetan egin ziren bi patronatubilkurak: 12/06/2015 | 3/12/2015.

03 Lorpenak

EUSKO JAURLARITZA: Bittor Oroz, Leandro Azkue,


Elena Gutirrez, Peli Manterola eta Ikerne Zuluaga.
FORU ALDUNDIAK: Elena Unzueta, Eduardo Aguinaco
eta Xabier Arruti.
HAZI: Asier Arrese.
PROFESIONALAK/SEKTOREA: Jos Luis Fresno (Garlan),
Emeterio Urresti (Armador), Ins Baigorri (ABRA), Romn
Bengoa (ENEEK), Jos Antonio Zabala (Forestalista) eta
Juan Bautista Jauregi (Abelur).

2.3 Zuzendaritza Hedatuko Taldea (ZHT)


HAZIren Eraikuntzarekin aurrera egiteko asmoz
eta hau antolakuntza bakarra izate aldera, kultura
komuna definitu eta ezartzea erraztuko zuena, 2013an
Zuzendaritza Hedatuko taldea sortu zen. Organo hau
Zuzendaritza Batzordeko kideek Arloburu guztiekin batera
osatzen dute. Berau foro bat da HAZIren gai estrategikoei
buruz eztabaidatu, informazioa partekatu, bi noranzkoko
komunikazioa errazteko (feedback-a jaso) eta konfiantza
sortzeko.

2.4 Batzorde profesionalak


04 Erronkak

Saretuz hazi

Txostena 2015 Gobernu eta kudeaketa organoak

00 Aurkibidea

12

Batzorde profesionalak HAZIk eta inplikatutako


sektoreek osatutako koordinazio organoak dira. Bere
funtzioa da laguntzea merkatuan produktuak garatzen,
promozionatzen eta merkataritza koordinazioa ezartzen
erabiltzaileekin eta HAZIk kudeatzen dituen marka
bakoitzarekin, hauek gehiago ezagutzeko edota sustatzeko
ekintzak bideratuz.

13

2.5 Mendinet

2.7 Hazilur

Batzorde profesionalak HAZIk eta inplikatutako


sektoreek osatutako koordinazio organoak dira. Bere
funtzioa da laguntzea merkatuan produktuak garatzen,
promozionatzen eta merkataritza koordinazioa
ezartzen erabiltzaileekin eta HAZIk kudeatzen dituen
marka bakoitzarekin, hauek gehiago ezagutzeko edota
sustatzeko ekintzak bideratuz.

Hazilur arrisku-kapitaleko fondo bat da, elikagaien


sektoreko eta landa inguruneko enpresa jardunak
sustatzen dituena, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza,
Arrantza eta Elikadura Politika Sailburuordetzak,
Ipar Kutxak, eta Nekazari Kooperatiben Federazioak
bultzatzen dutena. Zeregintzat du finantzazio beharrei
erantzutea, jarduera berriak martxan jartzeko (kapital
Hazia) eta martxan dauden enpresak finkatzeko.

2.6 Lursail

2.8 Katilu

Lursail Sozietate Mugatua 2007ko urriaren 31an sortu


zen. 5 Kudeaketa-Zentroek sortu zuten: ABELUR, AGA,
LORRA, LURGINTZA eta SERGAL, Hazi Fundazioaren
enpresarekin batera.Sozietatea osatzen duten kideek euskal
nekazaritzaren sektoreak dituen arazoei aurre egiteko elkar
lanerako borondatea erakutsi dute. Sozietatea sortu izanak
ere hori argi uzten du. Guztien artean osatzen duten enpresa
batean parte hartzeak, kideen arteko koordinazio hobea
finkatzen du eta hainbat egitasmo eta zerbitzuetarako
sarbidea errazten du. Azken hauetara bakarka heltzea
ezinezkoa litzateke.

Katilu HAZIK Azti, Elika, Innobasque eta Neikerrekin batera


osatzen duen espazioa da. Bere helburua da berrikuntza
garatzen duten nekazaritza elikagaien enpresa kopurua
haztea, I+G+b transferentzia handiagoa ziurtatzea, eta
eremuko gero eta enpresa txiki eta ekoizle gehiagori
erraztea berrikuntza eta kooperazio proiektuak garatzeko
aukera. Horretarako, Katiluk hainbat zerbitzu jartzen dizkie
eskuragarri sektore eta eremuko pertsona eta erakundeei.
Espazio, metodologia, dinamika eta talde batekin
kontatzea beharrak, kezkak eta ideiak proiektu bilaka
daitezen aztertu eta aukera aprobetxatzeko, sektore edo
eremuarentzat inpaktua duen kolaborazioaren bidez.
Transferentzia jardunaldi eta tailerretan parte hartzea.
Baita kooperazioaren bidezko berrikuntzarako
gaikuntza-programetan ere.
Kooperazioaren bidezko berrikuntzarako sareetarako
aukerak eta konexioa hedatzeko antena izatea.

00 Aurkibidea
03 Lorpenak

02 Organoak

01 Sarrera

AZPIMARRATZEKO LORPENAK 2015

EKINTZEN
SAREA
HAZI
Sarea ez da gauza pilo bat batuta jartzea.

04 Erronkak

Sarea da pilo horri zentzua ematea,


ale bakoitzari bere lekua aurkituz.

03 Lorpenak

02 Organoak

01 Sarrera

00 Aurkibidea

16

Saretuz hazi

Txostena 2015 Azpimarratzeko lorpenak 2015

3.1 NPB 2015-2020


Garrantzi bereziko urtea izan da 2015; 2015-2020
Nekazaritza Politika Bateratuaren, NPB 2015-2020,
erreformaren aplikazioko lehenengo urtea izan delako,
zeinaren bidez zuzeneko ordainketetarako araubide
berria finkatu den eta laguntzak guztiz birdiseinatu diren.
Araudi aldaketako testuinguru honetan, zerbitzu honek
lan tekniko handia egin du ministerioetako dokumentu
tekniko eta lege-agiri guztiak analizatzen eta aztertzen
eta gure autonomia erkidegoan zuzeneko laguntzetarako
eredu berria abian jartzen, bai estatu mailako FEGArekin
koordinatzeko taldeetan bai EAEko koordinaziorako talde
teknikoetan bilerak egiteko.

3.4 Arrantza-ontzien kokapen


geografikoa
Arrantza-ontziak denbora errealean kokatzeko plataforma
da. 2014an hasitako proiektuari jarraikiz, 2015ean zabaldu
eta hobetu egin da (Automatic Identification Service) AISen
hartze-sarea, eta informazio jarraitu eta egonkorragoa
lortzen da.

3.3 Eskualdeko Landa Garapeneko


Planak
HAZI aitzindari izan da Eskualdeko Landa Garapeneko
Planen (18 plan) lanketa prozesuan, parte-hartze prozesu
baten bidez. Plan horiek lehenengo sektore lehiakor
eta landa-eremu bizia sustatzeko tresnak dira, eta
eskualde bakoitzean landa-garapenaren alde diharduten
erakunde, administrazio eta eragile guztientzat lan-tresna,
inplikaturik dauden eragile guztien parte-hartzearekin
landu dena.

3.6 Donostia Gastronomika

3.10 Artzaintza liburuaren argitalpena

Gastronomiaren eta elikaduraren sustapena Donostia


Gastronomikan. Urriaren 4tik 7ra, Donostiako Kursaalen,
Euskadiko nekazaritzako elikagaien industriako 19
enpresa erakusle izan ziren Euskadi Basque Country
irudiarekin diseinaturiko erakusmahaian. Hainbat
jarduera egin ziren gainera: show cooking bat edo
dastaketa artistikoa, esaterako, eta produktua kudeatu
zuten ekitaldiaren jantoki ofizialean.

HAZIk eta Gema Arrugaeta argazkilariak lankidetzan


argitaratu zuten Artzaintza liburua, argazkien bidez Euskal
Herriko artzaintzaren historiaren berri emateko.

3.7 Basogintza eta zuraren sektorea


Viveristas, Basoekin eta Haziren artean akordioa lortu zen
hazi ziurtatuaren bilketa antolatzeko.. Beste alde batetik,
40 urte edo gehiagoko intsinis pinu-zuraren mobilizazioa
egin zen: 70.000 tona mobilizatu ziren ekainetik urrira,
Confederacin eta Haziren arteko hitzarmenari esker.

3.2 NPBrako Nekazaritzako


informazio-sistema integratua
Euskadiko administrazio eskumendun guztiak sartuta,
HAZI aitzindari da Europako laguntzak kudeatzeko sistema
berri baten eraikuntzan, laguntzei buruzko araudi berriari
euskarri emateko.

3.5 Euskadi- Lonbardia hitzarmena

3.11 Wine Vision

Euskadi eta Lonbardia artean nekazaritza alorreko


eskualde aitzindarien sarea sustatzen lagundu du HAZIk.
Landa-eremuko, nekazaritzako eta elikadura alorreko
esperientziak eta ezagutzak trukatzeko proiektuak
bultzatzeko konpromisoa hartu dute alderdi biek, eremu
horretan ekimen komunak abian jartzeko asmoarekin.

Abenduaren 9an, 10ean eta 11n nazioarteko ardogintzaegutegiko ekitaldi nagusia antolatu zen. Bilbon ospatu
izanak aukera eman du Arabako Errioxako ardoak eta
Txakolinak nabarmentzeko eta erreferentzia bihurtzeko,
upategiek eta enpresek aukera izan dutelako informazio
estrategikoa emango dion ekitaldi batean parte hartzeko
eta gure ardoentzat munduan bakarra eta nabarmengarria
den erakusleihoan agertu ahal izan direlako, bai eta
nazioarteko erosleak izan direlako ere.

3.8 Marken arkitekturaren


gogoeta estrategikoa
Nekazaritzako elikagaien marken arkitekturaren gogoeta
estrategikoa, haien estaldura zabaltzeko eta koherentzia
handiagoa emateko; horrela, sektoreko eragileen
merkaturatze-estrategiak txertatzeko.

3.9 Iruzurraren aurkako


publizitate kanpaina

04 Erronkak

17

Telebistaz iruzurraren
aurkako publizitate
kanpaina egin zen,
Euskadiko kalitate
ziurtatuko produktuak
balioesteko
eta
identifikazioaren garrantzia azpimarratzeko.

Saretuz hazi

Txostena 2015 Azpimarratzeko lorpenak 2015

3.12 Basque Culinary World Prize


HAZIk proiektu horren definizioan parte hartu du
Basque Culinary Center-ekin batera; sari horrekin chef
bat nabarmendu nahi da urtero, ekimen eraldatzailea
duena, eta modu berezian adierazten eta agertzen duena
gastronomia aldaketaren eragile izan daitekeela.

02 Organoak

01 Sarrera

00 Aurkibidea

18

03 Lorpenak

3.16 Landa-eremuko ostegun


ekintzaileak
Landa-eremuko ostegun ekintzaileak izeneko programa
jarri du martxan, landa-inguruan ekintzaile izaera
bultzatu eta, horren bitartez, jarduera ekonomikoa eta
enplegu sustatzea helburu duena. Programa EAEn landa
ingurunean jarduera ekonomiko berri bati ekin nahi dion
ororentzat da, berdin dela lehen sektorean izan edo beste
jarduera eremu batean izan. Honakoan sei prestakuntza
saio egin dira, pertsona ekintzaileentzako barnetegi bat,
eta landa-eremuko ekintzaileen azken topaketa bat. 2015.
urtean 6 saio egin dira, ekintzaileentzako barnetegi bat
eta azken topaketa bat, guztira, 128 lagun.

3.13 Produktu fitosanitarioen


erabilera jasangarria
Produktu fitosanitarioen erabilera jasangarriari buruzko
formazio jarraituko ikastaro arrakastatsua. Guztira, 95
ikastaro eman dira, eta 3.524 lagunek hartu dute parte.

3.14 Geroa Gaur


2015. urtean sortutako proiektua da, eta topagunea
izan nahi sektorearekin du etorkizunean eguneroko
lanean eragingo duten hainbat gai aztertzeko eta
balioesteko, teknologikoak, joerei buruzkoak edo gizarte
testuingurukoak izan. Basogintzarako 3D inpresioko
teknologiari eta droneei buruzko jardunaldiak egin ziren.

3.15 Uda Ikastaroak


EHUko Udako Ikastaroen baitan hiru formakuntza ekintza
antolatu zituen HAZIk.
Donostia, ekainaren 22a eta 23a:
Gastronomia, balio eta enplegu sortzailea

04 Erronkak

19

Donostia, uztailaren 2a:


Jatorria eta kalitatea ardoaren merkatu
globalizatuan bereizteko estrategia gisa.
Guardia, uztailaren 6a eta 7a:
Naturaren kontserbazio kulturala

3.17 Nirea.eus
HAZIk nirea.eus webgune berriaren berregituraketa
koordinatu du. Sektoreari informaziorako eta zerbitzu
profesionaletarako sarbidea errazteko sortu da, landaeremuaren eta hiriaren arteko lotura bultzatzeko eta
gizartearen ikuspegia aldatu eta haren parte-hartzea
eragiteko. Sektorean plataformaren berri emateko,
komunikazio-kanpaina bat egin zen sektoreko
komunikabideetan.

00 Aurkibidea

ILDOEN
SAREA
HAZI

03 Lorpenak

02 Organoak

01 Sarrera

2015eko LABURPENA: ERRONKA ESTRATEGIKOAK

04 Erronkak

Txapela ehundu egik, euriak hasi aurretik.

03 Lorpenak

02 Organoak

01 Sarrera

00 Aurkibidea

22

Saretuz hazi

Txostena 2015 2015eko laburpena: erronka estrategikoak

% AURREKONTU
GLOBALA

% EROSKETAK

% ORDUEN
BALIOA

01 - Nekazaritzako (nekazaritza, arrantza, nekazaritzako elikagaigintza)


informazio eta kudeaketa integralerako sistema (NIIS) sortzea eta garatzea

% 19,87

% 4,62

% 37,40

02 Erakundeen, operadoreen eta sektorearen eta administrazio publikoen


arteko harremanak erraztea

% 6,64

% 1,50

% 12,54

03 - Sektoreko sarea garatzea eta bilakatzea

% 22,80

% 31,82

% 12,44

ERRONKAK

04 - Merkaturatzea eta merkaturako orientazioa bultzatzea. Merkaturatzeko


bideetarako estrategia zehatzak definitzea, elika-kate osoa hartzen
ahalegintzeko eta, horrela, gure produktuei balioa eransteko

% 17,32

% 17,10

% 17,57

05 Baldintzak eta tresnak bultzatzea (finantzaketa, inbertsiorako


eta sustapenerako laguntzak, ...) Euskadiko lehengai-ekozpenarekin
konprometiturik dagoen nekazaritzako elikagaien industria sendoa garatzeko

% 9,83

% 17,00

% 1,59

06 Landa eta itsasertza sustatzea, azpiegiturak eta oinarrizko zerbitzuak


emanez (eten digitala eta garraio publikoa) eta landa-eremuen garapen
integrala sustatzea, bereziki biztanlegabetzeko arriskuan daudenak

% 2,22

% 1,57

% 2,97

07 - Mendialdeko eremuen ekoizpena hobetzea eta mendialdeko eremuetan


nekazaritza eta abeltzaintza uztea saihestea

% 4,64

% 3,66

% 5,76

08 - Landa-eremuan jarduera ekonomikoa eta enplegua sustatzea,


ekintzailetza-tresnak errealitate sozio-ekonomikora egokituz

% 6,51

% 7,10

% 5,83

09 - Basogintza azpisektore produktibo eta eraldatzailea sustatzea


eta koordinatzea

% 4,11

% 5,31

% 2,72

10 - Landa-eremu eta itsasertzaren eta lehenengo sektore bizi


eta lehiakorraren izaera estrategikoa onar dadin lortzea

% 6,06

% 10,31

% 1,16

GUZTIRA

% 100

% 100

% 100

2,500,000.00
2,000,000.00
1,500,000.00
1,000,000.00
500,000.00

04 Erronkak

1 ERRONKA: Nekazaritzako (nekazaritza, arrantza, nekazaritzako


elikagaigintza) informazio eta kudeaketa integralerako sistema sortzea
eta garatzea
EAEko lehenengo sektoreari eta nekazaritza elikagaien
sektoreari loturiko euskal erakundeen zerbitzura diharduen
enpresa izanik, zerbitzu integrala eskaintzea du HAZI
fundazioak xede nagusietako bat, aholkularitza-zereginak
betez, politikak definitzen lagunduz eta kudeaketa
hobetzen laguntzen duten aplikazioak garatuz.
Horretarako, hainbat jardun-lerro zehaztu ditu euskal
erakundeei datuen bilketan, prozesamenduan eta
kudeaketan hobetzen laguntzeko, ikuspegi integralagoa
erabiliz eta definituriko segurtasun-estandarrei jarraikiz.
Helburu hori lortzeko HAZIk egin duen ahalegina,
batik bat langileek lanorduak horretan ematea da.
Horrela, 2015ean, 77.000 lanordutik gora inbertitu dira
erronka horretan (2.706.795 inguru). Ordu horietatik
gehienak NPBren programazio-aldi berriari atxikiriko
Laguntzen Kudeaketarako Aplikazio Bakarra definitzeko,
diseinatzeko eta garatzeko erabili dira; eta horri esker,
haren kudeaketaren ardura duten lau administrazioen
(Eusko Jaurlaritza eta foru aldundiak) laguntzak modu
integralean kudeatu ahal izango dira.

1.1 Nekazaritza Politika


Bateratuaren (NPB) kudeaketa
teknikoa: Laguntza zuzenak eta
ordainketa-eskubideak
Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta
Lehiakortasun Sailaren kudeaketa-enkarguaren bidez
Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Ordaintzailearen
(EO) bera izanik EAEn Nekazaritza Politika Bateratuari
(NPB) dagozkion gastuak ordaintzeko baimena duen
erakundea zerbitzu teknikoaren funtzioaren zatiaren
eskuordetzatik eratorritako zereginak bete behar ditu
HAZI Fundazioak.
Jarduera-eremu horretan, eta garatutako funtsezko
jarduera eta funtzioen artean, zuzeneko ordainketen
araubideko laguntza-eskaeren informazioaren integrazioa,
prozesamendua, azterketa, kontrola eta kalkulua sartzen
dira; eta beharrezko kontrol guztiak egingo dira informazio
horren zehaztasuna, koherentzia, egiazkotasuna eta
adostasuna egiaztatzeko, laguntza bakoitzari dagozkion
araudien arabera; halaber, iruzurrak eta irregulartasunak
prebenitzeko eta hautemateko beharrezkoak direnak ere
bai, hori guztia ezinbesteko betekizuna izanik onuradunak
EOren kontabilitatean ordaintzeko proposamena kargatu
aurretik eta, ondorioz, araudian jasotzen den epearen
barruan ordaintzeko agindua eman aurretik.
Ordainketen kudeaketarekin batera, EAEko Ordainketa
Bakarra / Oinarrizko Ordainketarako eskubideen datubaseen kudeaketa zentralizatuari buruz HAZIri esleituriko
erantzukizunak dakartzan tramitazio eta kontrol lan guztiak
egiten dira, bai eta hari loturiko mugimendu guztiak ere:
eskubideen esleipenari buruzko alegazioak, erreserba
nazionalerako eskubide-eskaerak, kupoen banakako
balantzeak mantentzea eta eguneratzea (gure sistemetan
eta Estatuko datu-baseetan), informazio trukeak, ekoizleei
balantzeen berri ematea, errekurtsoen azterketa eta
tramitazioa eta Nekazaritza Bermatzeko Espainiako
Funtsarekin (FEGA) banakako erregularizazioak kudeatzea.

3,000,000.00

0.00

23

1. erronka 2. erronka 3. erronka 4. erronka 5. erronka 6. erronka 7. erronka 8. erronka 9. erronka 10. erronka

EROSKETAK

HAZIko LANGILEEN DEDIKAZIOA

Garrantzi bereziko urtea izan da 2015; 2015-2020 NPBaren


erreformaren aplikazioko lehenengo urtea izan delako,
zeinaren bidez zuzeneko ordainketetarako araubide
berria finkatu den eta laguntzak guztiz birdiseinatu diren.
Araudi aldaketako testuinguru honetan, zerbitzu honek
lan tekniko handia egin du Ministerioetako dokumentu
tekniko eta lege-agiri guztiak analizatzen eta aztertzen
eta gure autonomia erkidegoan zuzeneko laguntzetarako
eredu berria abian jartzeko, bai estatu mailako FEGArekin

Saretuz hazi

Txostena 2015 2015eko laburpena: erronka estrategikoak

00 Aurkibidea

24

1.4 Gipuzkoako Foru Aldundiaren


kontrol planak KKSIri ez-atxikiriko
neurriak
Nekazaritzako ustiategien modernizazioa eta
Nekazari gazteen instalazioa LGP 2007-2013eko
landa-garapenerako neurriekin loturiko espedienteen
ikuskaritzak egitea.

02 Organoak

01 Sarrera

1.5 2007-2013 Landa


Garapenerako Programaren
kudeaketa

koordinatzeko taldeetan bai EAEko koordinaziorako talde


teknikoetan bilerak egiteko. EAEko ekoizleei Oinarrizko
Ordainketarako eskubideen behin-behineko lehenengo
esleipena egiteko bideraturiko zereginak ere garrantzi
handikoak izan dira (azterketa, datuen tratamendua
eta trukea, alegazioak, jakinarazpenak, oinarrizko
ordainketaren kudeaketari (GPB) bidalketak egitea...)

03 Lorpenak

2015eko laguntzen eta ordainketen kudeaketarekin batera,


aurreko aldiko programazioko (NPB 2014) zuzeneko
ordainketen kudeaketa, kalkulua eta kontrola ere egin du.
Azkenik, eta 2015ean kudeatu diren espediente eta
zenbatekoen bolumenaren adierazgarri gisa, guztira, 34.355
espediente tramitatu ziren zuzeneko laguntzei dagokienez,
batez ere 2014ko eta 2015eko Eskaera Bakarreko aldiari
dagokienez, eta horrek laguntzen bolumen handi baten
banakako kudeaketa eragin zuen; hots, EAEko onuradunei,
guztira, 43.891.157 euro ordaindu zaizkie.

1.2 Gipuzkoako Foru Aldundiaren


Kontrolerako Plan Integratua 2015
2015eko ekitaldian, Gipuzkoa Lurralde Historikoan, NPBren
laguntzei atxikiriko 375 espedienteren gaineko plangintza,
koordinazioa eta burutzapena garatu zen.

260 espediente oinarrizko ordainketari dagozkienak.
23 espediente baldintzagarritasunari buruz.
45 espediente mendialdeko konpentsaziozko kalteordainen neurriari dagozkionak.
38 espediente nekazaritza eta ingurumenari buruzko
neurriei dagozkienak.

1.3 Arabako Foru Aldundiaren


Kontrol Plana 2015
93 espediente ikuskatu ziren Arabako Lurralde Historikoko
NPBren laguntzei atxikiak.

04 Erronkak

86 espediente oinarrizko ordainketari dagozkionak.


3 espediente mendialdeko konpentsaziozko kalteordainen neurriari dagozkienak.
4 espediente nekazaritza eta ingurumenari buruzko
neurriei dagozkionak.
Oinarrizko ordainketari dagozkion ikuskaritzekin batera,
beste 116 espediente ere ikuskatu ziren, jatorrizko
espedienteen gainean hautemandako desbideraketen
ondorioz.

LGP 2014-2020ren diseinuarekin batera, 2015ean


laguntza eman zaie euskal erakundeei 2007-2013
Landa Garapenerako Programaren Kudeaketan. Horrela,
EAEko kudeaketarako Agintaritzari urgazpen teknikoa
eman zitzaion, bereziki Programaren edukia aztertzen,
balioesten eta lantzen, prozedurarako eskuliburuak
berrikusten eta eguneratzen, bai neurriei buruzkoak bai
programari buruzkoak, gauzatzeko adierazleen azterketa
eta berrikuspena, neurrien kontrol-estatistiken eta
kontrolen erkidegoko planaren berrikuspenaren urteko
burutzapen, balorazio eta kontziliazioari buruzko urteko
txostenaren eremuan.
EAEko Erakunde Ordaintzailearen laguntzaren barruan,
2007-2013 Landa Garapeneko Programaren hainbat
neurriri buruzko 97 espedienteren gainean foru
aldundiek egindako kudeaketaren egiaztapena eta
kontrola ere egin zen.

1.6 2014-2020 Landa


Garapenerako Programa
2015 ekitaldian, Sailburuordetzarekin lankidetzan
jardun genuen 2014-2020 Landa Garapenerako Programa
diseinatzeko eta gauzatzeko; eremu funtzionalak
koordinatuz, aholkularitza eta azterketa atazak betez,
dokumentazio teknikoa landuz eta Europako Batzordeak
ezarritako LGP 2014-2020eko edukien koordinazioan
eta kudeaketan esku hartuz, Programaren edukien
berrikuspenari buruz Batzordeak egindako eskaerei
erantzuteko. Horretarako, eskaera horiek ebaluatu ziren
lehenengo, ebazteko proposamenak egin ziren eta behar
ziren edukiak landu, azkenik.
EAEko LGPren diseinu, garapen eta ezarpen prozesuan
2013an hasi zen HAZIren taldea parte hartzen, eta eskuhartze hori 2015eko maiatzean amaitu zen, Europako
Batzordeak EAEko 2014-2020 aldirako LGP behin betiko
onartu zuenean.

25

1.7 Kudeaketa Sistema Integratu


Bateratua
Erronka horren baitan, eta 2015-2020 NPB laguntzen
programazio-aldi berriaren aurrean,HAZIk lan proposamena
jaso zuen Kontrol Sistema Integratu Bateratua garatzeko
kudeaketaz arduratzen diren euskal erakundeetatik,
NPBren 1. zutabeko zuzeneko laguntzak kudeatzeko, eta
EAEko (foru aldundiak eta Eusko Jaurlaritza) administrazio
publikoek FEAGA laguntzak tramitatzeko aplikazio
informatiko bera erabil dezaten eta administrazio eta
kudeaketa prozesuak harmonizatuz gardentasun eta
uniformetasun handiagoa eta kostu txikiagoa lortzeko.
Horrela, NPBren aplikazio uniformea lortuko da Euskal
Autonomia Erkidegoan, kostu txikiagoarekin baina
eskumenei kalterik egin gabe, eta kudeaketa homogeneoa
eta legezkoa lortuz nekazariarentzat, EBko auditoretzetan
indar handiagoarekin.

1.8 Arrantza-kudeaketarako
sistema bat txertatzea
Arrantza sektoreari egokituriko Kudeaketa Sistema
Integratu Bateratuaren pareko aplikazio batean ere ari
gara lanean. HAZI sailburuordetzari laguntzen ari zaio
aplikazio nagusi horren garapenean, arrantza osatzen
duten eragileei buruzko aldagaiak kontuan hartuko
dituena eta ontzien errolda erreferentziatzat hartuta.
Lanerako eta kudeaketarako sistema integrala txertatzea
proposatzen da arrantza eta akuikultura zuzendaritza eta
ikuskaritza-zerbitzurako, arrantzaren trazagarritasunari
loturiko zereginei dagokienez.

Saretuz hazi

Txostena 2015 2015eko laburpena: erronka estrategikoak

27

03 Lorpenak

02 Organoak

01 Sarrera

00 Aurkibidea

26

Arrantza-ontziei satelite-bidezko komunikazio-sistema


ipini zaie, egungoa baino 10 aldiz merkeagoa den hileko
zenbatekoagatik eta Duplex abiadurarekin, ia 5 bider
handiagoa. Sistema berri honi esker, ontziteriak lehorrekoekin
konektaturiko aplikazioak denbora errealean erabiltzea
ahalbidetzen du, dakartzan onura pertsonalez gainera, jakina.
Hortaz, DEAk berehala bidaltzen ditu datuak.
Sistema honen beste abantaila bat da babestuta dauden
edo arrantza-araudi berezi baten pean dauden espezieak
harrapatzean ohartarazi egiten duela, eta kofradiari denbora
errealean ematen dio lehorreratuko diren harrapaketen berri.

1.10 Arrantzarako aplikazioak


04 Erronkak

1.12 TrazaPesc

1.9 Satelite bidezko komunikazioak


arrantza-ontzientzat

Gaur egun dagoen arrantza-ontzien errolda oinarri


hartuta, arrainaren trazagarritasuna bermatzen duen laneskema lortu nahi da, portura iristen denetik hasi pisatu,
etiketatu, enkanteak jarri edo zuzenean saldu, lehenengo
salmentako oharrak egin, garraio-dokumentuak eta
lehorreratze aitorpena egin arte.

Horrela, Arrantza Ikuskaritzak arrantza-ontzien kokapenari


buruzko egiazko informazioa izango du eta denbora
errealean, eta une oro egiaztatu eta zaindu ahal izango ditu
biotopo babestuak edo arrantzarako debekatuta dauden
eremuak; halaber, arrantza-ontziak noiz porturatuko diren
ere aurretiaz jakin dezake SMS edo posta elektroniko
bidezko oharren bidez, aitortutako harrapaketak DEAn
islatzen denarekin eta espezie bakoitzeko baimenduriko
kopuruekin egiaztatzeko.

1.11 Arrantza-ontzien kokapen


geografikoa
2014an hasitako proiektuari jarraikiz, 2015ean zabaldu eta
hobetu egin da AISen hartze-sarea, eta informazio jarraitu
eta egonkorragoa lortzen da.
Kudeaketako aplikazioa osatzeko VMS bidez (kaxa urdina)
lortutako datuak sartu dira, eta interfaze berean bi datuiturri daude jatorri desberdinekoak; datu ikusgarriak
ontzien erroldari buruzko datuekin bateratu dira arrantzaikuskaritzako teknikariek informazio gehiago izan dezaten.

2015 ekitaldian jatorriko trazagarritasunari buruzko


proiektu-pilotu bat garatu eta jarri zen abian Bermeoko
arrantza-kofradiaren eta bertako izozte-plantaren
artean, zeinak denda daukan. Proiektuaren helburua
zen azken kontsumitzailearen aurrean gure arrantzaleek
harrapatu eta gure lonjetan lehorreratutako produktu
freskoaren balio erantsia egiaztatzea.

1.13 Nekazaritzako elikagaien


industriako informazio-sistema
integrala
Nekazaritzako elikagaien industriari dagozkion
informazioa txertatzeko egokitzapenak egin dira, indarrean
dagoen araudiari jarraikiz, Euskal Autonomia Erkidegoko
Nekazaritza eta Elikadurako Industrien Erregistroaren
antolamenduan eta funtzionamenduan nekazaritzako eta
elikadurako erantzukizunpeko adierazpenaren araubidea
txertatzeko. Prozesuan zehar industrien erregistroarekin
ere txertatze lana egin da.

1.14 Laguntzen kudeaketarako


informazio-sistema globala
Sektoreko informazio eta kudeaketa-sistemen
orientazioa eta enmarkea indartzeko indarrean dauden
araudietara egokitzen laguntzeko, laguntza, ordainketa,
kuota eta eskubideen kudeaketari buruzko informaziosistema globalaren azterketa egin du HAZIren Erakunde
Ordaintzailearen zerbitzuak (txostenak, estatistikak,
auditoretzak); Eusko Jaurlaritzaren Erakunde
Ordaintzaileari eta foru aldundiei laguntza teknikoa
eman zaie; Eusko Jaurlaritza, foru aldundi eta FEGAMAGRAMArekin lan teknikorako hainbat lantaldetan
parte hartu dugu; Eusko Jaurlaritzaren Erakunde
Ordaintzailearen eta foru aldundien jarduera-prozeduren
koordinazio eta diseinua egin da; hainbat motatako
auditoretzak eta ikerlanetan laguntza teknikoa eman
da; lanerako dokumentuak, prozedurak, eskuliburuak,
interpretazio-oharrak egin dira eta NPB aplikazioari
buruzko kontsultei banakako erantzunak eman zaizkie;
NPB laguntzak Europan, estatuan eta erkidegoan
aplikatzeko araudiaren azterketa eta segimendua egin
da; NPBen eremuan, datuak eta informazioa aztertu dira
orientazio eta irizpide estrategikoak erabakitzeko laguntza
gisa, eta Sailburuordetzari lagundu egin diogu erabakiak
hartzen eta politikak definitzen; Sailburuordetzaren NPB
2015-2020en komunikazio planean parte hartu dugu.

Saretuz hazi

Txostena 2015 2015eko laburpena: erronka estrategikoak

00 Aurkibidea

28

1.16 Elika-katearen kontrol


ofizialeko programei buruzko
auditoretzen sistema autonomikoa
HAZIk euskal erakundeei laguntza ematen die elikakatearen kontrol ofizialerako sistema autonomikoa
(PNCOCA) bultzatzeko eta garatzeko.

04 Erronkak

03 Lorpenak

02 Organoak

01 Sarrera

Erkidegoko araudi-eskaerei erantzunez, eskumendun


agintaritzetarako (Eusko Jaurlaritza eta foru aldundiak)
elika-katearen kontrolerako plan nazionalean sartuta
dauden kontrol ofizialerako programei buruzko
kudeaketa-auditoretzak egin dira (abeltzaintzako
lehenengo mailako ekoizpenaren higienea, animalien
elikadura, animalien ongizatea, identifikazioa eta
erregistroa, erauzketa-arrantza, merkataritza kalitatea,
ekoizpen ekologikoa), EAEn erabiltzen diren kontrol
ofizialerako sistemen funtzionamendua aztertuz eta
erkidegoko araudien eskakizunetara egokituz.
2015 ekitaldian auditoretza-lanak egin dira Euskadiko
abeltzaintzako lehenengo mailako ekoizpenaren higiene
eta osasunaren kontrol ofizialeko programaren gainean,
Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintza
Zuzendaritzaren eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako
foru aldundietako Nekazaritza eta Landa Garapeneko
sailen eremuan.

1.15 SIGPAC
Informazioa eta kudeaketa bateratzeko erronka handi
honi loturiko helburuetako bat da geoerreferentziako
informazio-iturriak nekazaritza informazio-sistemetan
txertatzea. Ildo horretan, HAZI da SIGPAC definitzen eta
kudeatzen duen erakundea, sistema horrek nekazaritzalursailak identifikatzen ditu lursailak identifikatzea
ezinbestekoa den araubideen kontrol eta kudeaketarako;
beraz, erreferentzia-oinarri bakarra da nekazaritzako
lursailak eta azalera identifikatzeko, EAEko Nekazaritza
Politika Bateratuaren esparruan.

2015ean egindako jardueren artean, azpimarragarriak


dira foru aldundiek helarazitako landa-kontrolen emaitzak
txertatu izana, sisteman sartu diren datu guztien kalitatea
eta zehaztasuna egiaztatzeko behar diren kontrol guztiak
eginda; aitortutako azalera berrien kontrol osagarria,
behar ez diren ordainketak berreskuratzea ekar lezaketen
azaleren azterketa eta kalkulua, eta FEGAri eman eta
zuzeneko laguntzak kudeatzeko aplikazio bakarrean
txertatzeko kanpainako-cacheak eta kanpainako datuak
hedatzeko Eusko Jaurlaritzako ikustailea prestatzea.

2015 urtea NPB 2015-2020 aldi berrirako eskubideak


esleitzeko azalerako erreferentzia urtea izanik, guztira,
3.843 espediente ebatzi ziren SIGPACi egindako alegazioei
buruz eta larre iraunkorren geruza grafiko guztia berrikusi
eta eguneratu zen. Erabilera Publikoko Mendietako larreonarpenaren kontzeptuari dagokionez, NPBren kalitatekontrola egin da eta EAEn larre tradizional gisa hartzeko
eremuak aztertu eta zehaztu dira.

SGA PAC 2015 aplikazio bakarraren garapen


informatikoaren proiektuan parte hartu izana azpimarratu
behar da, aplikazioaren zein landa-kontrolen moduluko
GIS osagaiak garatzen eta txertatzen.

29

1.17 ISO 27002 eskakizunetarako


egokitzapena
Informazioaren segurtasuna ziurtatuz sistemen
fidagarritasuna bermatzeko, Euskadiko Erakunde
Ordaintzailea ISO 27002ren kontrol eta eskakizunetara
egokitzeko lan egin du HAZIk. Eusko Jaurlaritzari, Arabako
Foru Aldundiari, Bizkaiko Foru Aldundiari eta Gipuzkoako
Foru Aldundiari eta Euskadiko OP Zerbitzu teknikoari
(STOP) aplikatzeko prozedurak garatu dira, honako hauek
definitzeko: kudeaketaren hedadura, segurtasun-politika,
arriskuen metodologia eta azterketa (arriskuen azterketa
bateratua eta BIA negozioaren eraginaren azterketa
koordinatua lortuz), rolak eta erantzukizunak, formazioa
eta negozioaren jarraitutasuna bermatuz kontingentziak
leuntzeko jarduerak.

1.18 Estatistikako datuen bilketa,


tratamendua eta hedapena
Beste alde batetik, eta informazio-sistema integrala
lortzeko, HAZIk EUSTATekin lankidetzan dihardu sektoreari
berari dagozkion datuak biltzeko, tratatzeko eta hedatzeko.
Ildo horretatik, aldizka honako jarduera hauek egiten dira:
Behatokia lantzea eta hedatzea, landa-garapenerako udal
adierazleen birdiseinua eta egokitzapena, nekazaritza,
abeltzaintza eta basogintza alorreko estatistikak,
arrantzako estatistikak, nekazaritza-industriako
estatistikak eta eragile sozialen eskaerei arreta egitea.

04 Erronkak

03 Lorpenak

02 Organoak

01 Sarrera

00 Aurkibidea

30

Saretuz hazi

Txostena 2015 2015eko laburpena: erronka estrategikoak

31

2 ERRONKA: Erakundeen, operadoreen eta sektorearen


eta administrazio publikoen arteko harremanak erraztea
Erakundeen eta erabiltzaileen (operadoreak, sektoreko
erakundeak, profesionalak...) arteko harremana
erraztea tramitazioak arintzeko eta dauden araudi- eta
programazio-aldaketetara egokitzeko, hori da HAZIk
gainditu nahi duen erronketako bat, eta 2015ean
milioi bat eurotik gorako baliabideak inbertitu ziren
horretarako.

2.1 Ardo Liburua


EAEko upategietako sektorearen eskura jarri den tresna
informatiko hori formatu elektronikoa duen aukera
homologatua da; horri esker, erabiltzen diren produktuen
sarrerak, irteerak, manipulazioak eta inbentarioak
kudeatzen dira, orain arte erregistro-liburu tradizional
eta deserosoetan egiten zena.
Upategiak aspalditik ari ziren halako konponbide bat
eskatzen, eta erabiltzaileari gutxieneko inbertsioa
eskatzen dion aukera jasangarria da; izan ere, Internet
bidez sartzen da bertara, eta bertan hartzen dituen
azpiegituren eta informazio-sistemen euskarria,
mantentze-lanak, bermea eta segurtasuna biltzen ditu.

2015ean aplikazio informatikoan hobekuntza operatibo


txikiak egin dira, eta hedatze-lanetan, formazioan,
erregistraturiko erabiltzaileei (100 inguru) euskarria eta
akonpainamendua ematen jarraitu dugu.

2.2 Zereginen egunerokoa


(Ustiapen-koadernoa)
2015ean tresnaren berrikuspena egin zen Eusko
Jaurlaritzaren 2014ko azaroaren 18ko Aginduaren
erregistroaren arabera egokitzeko. Erregistraturik dauden
erabiltzaileentzat formazio-saioak ematen eta euskarri eta
laguntza-zerbitzua eskaintzen jarraitu dugu.

2.3 REOVI (Ardogintza sektoreko


Operadoreen Erregistro Orokorra)
2015ean MAGRAMAk INFOVI ezarri zuen (Ardogintza
sektoreko merkatuen informazio-sistema) Ardogintza
sektoreko operadoreen erregistro orokorrak (REOVI) eta
operadoreen nahitaezko aitorpenen merkatu-informazioak
osatua.
Uztailaren 31ko 739/2015 Errege Dekretu bidez araututako
informazio-sistema honek, EAEko sektoreetako
erregistroetatik abiatuta, operadoreen eta instalazioen
informazio erabilgarria txertatu nahi izan du hasieran.
Horrela, MAGRAMAk bere aplikazio informatikorako
sarbidea utzi ahal izan die eta nahitaezko aitorpenak
egiteko gaitu ditu.

2.4 REGEPAren ezarpena


(Nekazaritzako ekoizpenaren
erregistro orokorra)
Nekazaritzako lehenengo mailako ekoizpenean higienari
buruz dauden erkidegoko araudiak aplikatzeko baldintzak
arautzen dituen urtarrilaren 16ko 9/2015 Errege Dekretuan
ezartzen denaren arabera, MAGRAMAk aplikazio informatiko
bat sortu du Nekazaritzako Ekoizpenaren Erregistro
Orokorreko inskripzioei buruzko informazioa trukatzeko.
2015ean zehar eskumendun agintariekin lankidetzan
jardun dugu EAEko operadoreen inskripzioak txertatzeko
eta erregistratzeko prozesuan.

2.5 Eusko Label (harategietako


okela-produktuen ziurtapena)
2015ean harategietan Eusko Label produktuen ziurtapensistema berria ezartzen jarraitu dugu.

2.6 SITRAN-EAE animalien


trazagarritasuna. Arabako Foru
Aldundia ABERE akordioa
SITRAN-EAE sistemarekin jarraitu da, hari euskarriak
ematen, eta web atari berri bat ezarri da sistemaren edukiak
kontsultatzeko sarbide gisa. Beste alde batetik, Arabako
Foru Aldundiaren eta ABEREren arteko akordioa ezartzeko
lanean aritu gara, hau da, abereen oinarrizko datuak
partekatzea eta zabaltzea beste informazio honekin:
erditzeko erraztasuna, jaiotzean zuen pisua eta lehendik
bazen aitaren arrakada edo belarritakoa. Eduki horiek
behien kudeaketa teknikorako aplikazioan txertatuko dira.

2.7 Zubillagako hiltegia (Oati)


Zubillagako hiltegiko informazio-sistemaren berrikuntza
osoari ekin zaio.

Saretuz hazi

Txostena 2015 2015eko laburpena: erronka estrategikoak

2.8 Open Data Euskadin


informazio-kudeaketa
Datu publikoak formatu berrerabilgarrietan hedatzeko
esperientzia gisa, eta Gobernuaren PIP helburuak betetzen
Sailari laguntzeko, HAZIren ekimenez, argitalpena kudeatu
da eta konpainiako animalien erregistroko datuak (REGIA)
prozesatu dira Open Data Euskadin.
Gainera, Open Datako informazioa herritarrek ulertzeko
moduko formatuan hedatu da mezularitzako Open
Source zerbitzuaren bitartez, Telegram, laguntzei eta dirulaguntzei buruzko informazioarekin.

metodo eta teknikak identifikatzeko, hainbat proiekturi


ekin zitzaien; horiek informazioa denboran erabilgarri
mantentzea zuten xede datu-baseen kudeatzaileen
bertsioen migrazioa eginez (Acces 2010, Oracle 11), formatu
estandarretarako aldaketak (PDF PDF/A formatuan)...

2.10 Basogintzako Informazio


Sistemak, antolamendu eta
plangintzarako dokumentuak eta
basozaintzako dibulgazio-lanak
Basogintzako Inbentarioaren webgunean landa-datuak
eta emaitzak argitaratu dira, 2016rako aurreikusita
dagoen euskal Basogintzaren Inbentario berria
prestatzen jardun dugu, kubikazio-ekuazioak biltzen,
hektareako bolumenak eta itxurazko jarduera-adina
kalkulatzeko basoko ikustaile berria egiten, prestakuntza
ez-arautuaren baitan hainbat ikastaro ematen, LGP 20142020ren basorako neurriak lantzen eta egokitzen eta
basogintzako kudeaketa-planak egiten eta Euskadiko
hainbat mendi publikoetan ikuskapenak egiten.

02 Organoak

01 Sarrera

00 Aurkibidea

32

2.12 Eusko Jaurlaritzaren DTB


(Datu-base Topografiko Bateratua)

2.14 Hegaldi kontrola eta aireko


ortoargazkiak 2015

DTB izenekoa, tradizionalki oinarrizko kartografia izan dena


ordezten duena, ordenagailuz lagunduriko marrazketasistemetan (CAD) oinarrituriko kartografia topografikoa
Informazio Geografikoko Sistemetara (GIS) bilakatu
izanaren eta hainbat administraziok (AGE, autonomia
erkidegoak, foru aldundiak eta tokiko administrazioak)
egiten zituzten oinarri topografikoak bateratu beharraren
emaitza da, informazio geografiko digitalaren trukea,
integrazioa eta elkar erabilgarritasuna ahalbidetzeko.

Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen eta Lurralde Politika


Sailari ematen zaizkion zerbitzuen barruan, hegaldi
fotogrametriko eta aerotriangulazioaren kalitate-kontrola
gauzatu dira, bai eta 2015 ortoargazkiak ere. Lan horien
barruan sartu ziren eremuan bertan harturiko GPS puntuen
kontrol geometrikoak, saturazio kontrolak eta ikuskontrolak EAE osoan, eta hori guztia egiteko, programaziolengoaia desberdineko hainbat tresna egin ziren hegaldien
kalitate-kontrolerako eta ortoargazkietarako.

Eusko Jaurlaritzaren DTB mantentzeko eta eguneratzeko,


sailen arteko harremanak finkatu dira, eta honako
hauek hartu dute parte: EUSTAT (atarizaina), Garraio
Saila (errepideen kodeak eta bide-sarearen hierarkia),
URA (sare hidrografikoa), EVE (sare elektrikoa eta gasa),
Lurralde Antolamendua (Udalplan) eta Hizkuntza Politika
(toponimiarako izendegiarekin).
2015ean bateratze-prozesua gauzatu zen eraikinen
eta bide-sarearen geruzan, foru aldundietako 1:5000
kartografiarekin. Gipuzkoako Lurralde Historikoan ere sare
hidrologikoa bateratu zen. Gainera, DTBren bide-saretik
abiatuta, horri loturiko sarea sortu zen; EJIEn kokatuta
dagoen web aplikazio bat elikatzen du, bi punturen arteko
oinezko distantziarik laburrena kalkulatzea ahalbidetzen
du eta eskola-garraiorako laguntzak ebaztea du xede.

04 Erronkak

03 Lorpenak

2.13 Euskadiko Datu Espazialen


Azpiegitura (DEA)
Datu Espazialen Azpiegitura eta Euskadin hori gauzatzeko
leihoa geoEuskadi ataria da. (www.geo.euskadi.eus), hortik
irits daiteke Euskadiko informazio geografiko ofizialaren
katalogora, eta hainbat baliabide eskaintzeaz gain, berri
eta ekitaldi garrantzitsuak jakinarazten dira.

2.9 Eusko Jaurlaritzaren zerbitzu


digitalak segurtatzea
Atal honetan, eta HAZIk eskaintzen dituen zerbitzuen
kudeaketa nahiz bezeroekiko harremana hobetzeko,
Enplegurako Formazioa kudeatzeko tresna HAZIren
kudeaketarako beste tresna batzuekin bateratu da, eta
horri esker, datuen kudeaketa errazagoa izango da. Beste
alde batetik, aplikazioari beste modulu batzuk erantsi
zaizkio erabiltzaileen informazio-bilketa hobetzeko,
esaterako, ikasleek QR kodeen bidez betetako
inkestetako datuak kargatzeko aukera.
Gainera, gordetako gordetako informazio digitalak iraungo
duela eta denboran erabilgarria izango dela bermatzeko

2.11 GNSS sareak Euskadin


Euskadiko GNSS sarea sarrera libre eta doakoa duen
zerbitzu publikoa da GPS/GNSS ekipoak erabiltzen dituzten
eta zuzenean kokapen-zehaztasun handia (2/3 cm) behar
duten profesionalentzat.
2015. urtean 539 erabiltzaile izatetik 673 erabiltzaile
izatera igo zen, eta 500 enpresa baino gehiagori egindako
zuzenketen hedapen-orduak, guztira, 26.000tik 32.000
ingurura igo ziren.
Gainera, Bizkaian kokapen-aldaketari buruzko azterketa
bat egin zen azken erabiltzaileari ematen zaion zerbitzua
hobetzeko.

33

2015ean, DEAn jasotako informazioa kudeatzen duen


softwarearen bertsioen arteko migrazioan parte hartu
zuen HAZIk, informazio hori egokituz, oinarrizko mapak
konfiguratuz eta zabalkunderako zerbitzuak hobetuz.
Euskadiko DEAri buruzko bideo bat ere ikuskatu zuen, eta
Eusko Jaurlaritzaren hainbat erakunderen zabalkunderako
argitalpenetan erabiltzeko oinarrizko mapak ere sortu zituen.

2.15 Teledetekzioa
Teledetekzioa nekazaritza-jardueren monitorizazio
sistematiko eta jarraitua egiteko sistema da; eta arriskuen
kudeaketan, fitopatologien segimenduan eta doitasunezko
nekazaritzan gero eta aplikazio gehiago ditu.
HAZIk teledetekzioko irudiak hedatzeko web zerbitzu bat
sortu du, lehenik eta behin, satelite bidez lorturiko irudi
batzuk edozein erabiltzaileren eskura jartzeko. Zerbitzu
hori emateko, hainbat txosten egin ziren erabilitako
sateliteak erabiltzeko lizentziei buruz.
Erakundeen arteko beste lankidetza-eremu bat da EAEko
inguru eta espazio naturalen kudeaketari loturikoa.
Ildo horretan, 2015ean zehar hainbat segimendu eta
informazio-proiektu gauzatu dira biodibertsitateari buruz,
hala nola, LIFE+ Irekibai.

04 Erronkak

03 Lorpenak

02 Organoak

01 Sarrera

00 Aurkibidea

34

Saretuz hazi

Txostena 2015 2015eko laburpena: erronka estrategikoak

2.16 Natura 2000 sarearen


garapena Euskadin

3 ERRONKA: Sektore-sarearen garapena eta bilakaera

2015 urtean, EAEk gure lurraldeko Natura 2000 lekuen


adierazpena amaitu zuen, eta leku horietarako helburuak
eta zaintzeko hartu beharreko neurriak zehaztu ziren.
Prozesu horren aitzindari Ingurumen Sailburuordetza
eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politika
Sailburuordetza izan ziren, eta HAZIri eskatu zitzaion
sektoreko gaiak prozesu horretan txertatzeko laguntza.

Sektorearen egituraketa hobetzeko, eta hari atxikiriko


elkarte eta erakundeen lana eta koordinazioa ahalbidetzeko,
konponbide teknologikoetarako, azpiegiturak hobetzeko
eta sektoreko apustuei laguntzeko eta dinamizatzeko
proiektuak garatu dira.
2015ean, 1.896.000,00 eta 25.000 ordu baino gehiago
inbertitu zituen honako proiektuetan:

Horren ildotik, hainbat txosten egin ziren administrazio


publikoen kontsulta fasean, eta sektoreko hainbat
eragileri aholkularitza eta laguntza eman zitzaien, EAEn
Natura 2000ren plangintza egitean haien integrazio
ahalik eta handiena lortzeko.

Sektorearen lehiakortasuna hobetzeko Enplegurako


Formazio Planak,
Landa-eremuko bizi-kalitatea hobetzeko ekintzak
Ekintzailetzarekin loturiko formazio-ekintzak
bultzatzearen bidez enplegua sortzea
Sektoreari zuzenean laguntzeko proiektuak eta
azterketak: Harategi Top-ak, Basatxarri produktuak
merkaturatzeko lankidetza, Mendiko Gazta,...
Sektoreko plan eta azterketen garapena laguntzea:
Idiazabal JDren Plan Estrategikoa, Sagardotarako
sagarrondoen ezaugarri genetikoak, Minden
kudeaketa, txahalen desestazionalizazioa
Aplikazio teknikoen mantentze-lanak eta garapena

Lankidetza horren barruan, eta Lurralde Garapen Orekatua


sustatzeko, HAZIk sektoreko aholkularitza-lana egiten du
nekazaritzako lurzoruari eta jarduerari dagozkien eskuhartze administratiboetan, eta txostenak egiten ditu
Euskadiko Lurralde Antolamendurako Batzordearentzat.
Hain zuzen, 2015ean zehar lurzoruari eta nekazaritzajarduerari buruzko 17 espedienteren ikuskapena eta
azterketa egin zen Euskadiko Lurralde Antolamendurako
Batzordearen Osoko Bilkuraren informaziorako, Oiartzun,
Berrobi, Morga, Trapagaran, Agurain, Ea, Belauntza,
Albiztur, Larrabetzu, Hondarribia, Asparrena, Arrasate,
Gatika, Arama eta Berriatuko Hiri Antolamendurako
Plan Nagusiei buruz, eta Donostialdeko Lurraldeko Plan
Partzialari eta Euskadiko Lurralde Antolamendurako
Jarraibideei buruz.
Lurralde Antolamenduko txostenei dagokienez,
nekazaritzako lurzoruaren eta jardueren 64 espedienteren
ikuskapena eta azterketa egin zen, ingurumenebaluazio estrategikoko prozedurei buruz, eta tokiko
administrazioek edo sektorekoek egindako audientziaizapideei eta informazio-eskaerei buruz.

Proiektu horietan lan egiteko aurreikusitako orduen


zenbatekoa 3,5 milioi eurotik gorakoa da.

3.1 Kudeaketa-zentroen, elkarteen


eta sektoreko federazioen
informazio-sistemak (KZ)
2.17 ZTBP 2020 (Zientzia, Teknologia
eta Berrikuntza Plana)
HAZI Sailburuordetzaren tresna bat da eta idazkaritza
teknikoko zeregina betetzen du Plan eta Proiektu
Estrategikoen definizioan. 2015ean, azpimarratzekoa da
Elikadurako PCTIri emandako laguntza; Eusko Jaurlaritzak
bultzatu zuen erakundeetako, enpresa pribatuetako eta
Zientzia eta Teknologiako Euskal Sarearen sistemako
eragileen arteko parte-hartze prozesu baten bidez. Ekintza
horrekin lehenetsi eta zehaztu egin nahi dira lagunduko
diren ikerketen eta proiektuen ildo nagusiak, Euskadi,
globalki, herrialde lehiakorragoa izan dadin. Elikagaien
Kalitate eta Industriako Zuzendaritzaren aitzindaritzapean,
HAZI partaide zuen lantaldea sortu zen helburu hori
elikaduraren aukeren eremuan txertatzeko.

2015ean, eta aurreko ekitaldietan bezala, Kudeaketa


Zentroetako Sistema Informatikoei euskarria eman zaie
eta ohiko bilakaera teknologikoko jarduerak egin dira
bertan, honako berrikuntza hauek azpimarratuta: Euskal
Herriko Mendiko Zaldiaren kudeaketarako aplikazioa
ezartzea, abeltzainarentzako ataria (Limusin), Limusin
arrazarako IBOVAL balorazio genetikoak, GRIII gailua
ardien kudeaketa teknikoko sisteman txertatzeko
lanak, RICAPVerako eskaera berriei estaldura emateko
kudeaketa tekniko ekonomikorako aplikazioaren
egokitzapena eta LORRArako webgune korporatibo
berriaren ezarpena.

35

03 Lorpenak
04 Erronkak

Saretuz hazi

Txostena 2015 2015eko laburpena: erronka estrategikoak

3.2 Sektoreko erakundeen


prozesuak ahalbidetzeko
konponbide teknologiko
berritzaileen ezarpena
Garapen Teknologiko, Sektore Sarea eta Informazio
Geografiko eta Basoei buruzko Sistemen arloetan
lankidetza eskaini genuen, ENEEKerako Kudeaketarako
aplikazioaren datu geografikoak bisualizatzeko sistema
egokitzeko, bisualizaziorako Bootstrap framework-a
erabiliz, edozein gailutatik iritsi ahal izateko.
Gainera, beste gai batzuen artean, marketin kanpainen
eta ekitaldien segimendua egin da sare sozialen bidez,
lortutako datuekin, eta web analitikarako tresnen, URL
murrizteko zerbitzuen (Bitly) eta Google Analyticsen
bidez eta Bootstrap framework-a .NET metodologiara
eta programatzeko modu zabalduz adierazleen erabilera
optimizatuz.

Sektoreari laguntza eskainiz lortu nahi den helburuetako


bat enplegua sortzeko eta lehenengo sektorearen
BPG igotzeko eta hura garatzeko gaitasuna duten
sektoreko apustuak zein diren jakitea da. Horren ildotik,
nabarmentzekoa da sei hilero, sektoreko profesionalei
eta landa-eremuetako biztanleei bereziki zuzenduriko
Formazio Plana egin izana; hain zuzen, 2015ean honako
datu hauekin itxi zena:
2015

F. TRINKOA

F. JARRAITUA

Ikastarogileak6.528

78

6.450

Ikastaroak264

258

Orduak6.819

1.965

4.854

% 63 gizonak

% 77 gizonak

% 37 emakumeak

% 23 emakumeak

EAE

3.3 Sasoiko lanaren


Erakundearteko III. Plana
Sektoreko Sarearen akonpainamendua eta dinamizazioa
EAEko sektore bilbea osatzen duten erakundeei laguntza
eskainiz gauzatzen da. Esparru horren baitan, azken
urteetako azpimarratzeko moduko jardueretako bat
Sasoiko Lanaren Erakundearteko III. Planaren kudeaketan
parte hartzea izan da, zeinaren bidez lan-eskua jatorrian
kontratatzea eta bertan parte hartzen duten pertsonentzat
informazio-bulegoak ipintzea bultzatzen da, HAZIk
idazkaritza teknikoa garatzen baitu.

37

3.4 Sektoreko formazio plana

2015ean egin zen ikastaro eskaintzaren baitan, honakoak


azpimarratuko genituzke. Oro har, RD 1311/2012ari lotutakoak eta produktu fitosanitarioen erabilera
jasangarriari buruzkoak (atxikitako heziketa galdagarria).
Horien inguruan 95 ikastaro egin dira EAEko herri
ezberdinetan.

02 Organoak

01 Sarrera

00 Aurkibidea

36

2015

Ikastaroak

Bertaratutakoak

Oinarrizko maila

34

1.323

Maila kualifikatua

127

Zubia oinarrizkoa-kualifikatua

15

501

Oinarrizko berritzea

37

1.516

Berritze kualifikatua

57

95

3.524

Horrez gain, aipamen berezia merezi dute jarraian aipatzen


diren ikastaroek: Desagertzeko arriskuan dauden arrazen
kontserbaziorako programa, Txakolina esportatzeko
aukerak, Informazio Geografikorako Sistemak. Software
librearen erabilera (QUANTUM GIS) online eta Nola piztu
bezeroaren interesa gure salmenta puntuetan.
Artzain Eskolari dagokionez, 2015ean berrikuntzaren
aldeko ahalegin berezia egin zen artzainentzako ikastaro
trinkoa antolatzeko ereduari dagokionez, ekintzailetzari
garrantzi handiagoa emanez.
Asistentzia dual formatu baten bitartez diseinatu zen
ikastaroa, klaseak eta ustiapenetan egonaldiak tartekatuz
aste berean. Horrek ahalbidetu du parte-hartzaileek beren
jarduera profesionalarekin jarraitzea beren ustiapenetan
kasu batzuetan, eta besteetan, belaunaldi aldaketa bere
gain hartu ahal izatea. Horretarako, beka sistema bat jarri
da martxan.

EHUko udako ikastaroak


2015ean, eremu hori unibertsitatera aldatzearen alde egin
zuen HAZIk, eta gure produktuen, kulturaren eta lurraldearen
balioespenari loturiko hiru formazio-ekintza antolatu eta
zuzendu zituen EHUren Udako Ikastaroen baitan.

Gastronomia: balioaren eta enpleguaren sortzaile


Gastronomia hainbat ikuspuntutatik aztertu zen;
lehenengo sektorearen eta nekazaritzako elikagaien
industriaren bultzatzaile gisa, nazioartean gure kulturaren
adierazpide gisa, lurraldearen, baliabide naturalen eta
berezitasunen bidez produktuei eta zerbitzuei balioa
eransteko bereizketa-estrategia gisa, gastronomiak
turismoan duen zeregina, berrikuntzaren bidez balioa
sortuz, gastronomiaren garapena formazioaren,
ikerketaren eta berrikuntzaren bidez, eta azkenik,
sukaldaritza-eskolen zeregina aztertu zen, Euskadiko
kultura gastronomikoko profesionalen, preskriptoreen eta
transmisoreen sortzaile diren aldetik.
Euskal sukaldari ospetsu askok hartu zuen parte: Luis
Andoni Aduriz, Luis Plgaro, Daniel Garca, Jose Miguel
Olazabalaga, Gorka Txapartegi
Naturaren kontserbazio kulturala
Europako ingurune naturala tokiko nekazarien erkidegoen
eta inguruaren arteko interakzio historikoaren ondorioa da,
eta horrek kulturaren eta naturaren arteko onarpena ekarri
zuen, paisaian islatzen dena. Ikastaro horretan paisaiaren
eraikuntza bizi horren atzean dauden prozesuak aztertu
ziren, bai eta XX. mendearen garapen-unerik gorenetan
oreka zergatik apurtu zen eta inoiz hautsi behar ez ziren
loturak berregitea ahalbidetuko duten politika berriak
eraikitzeko oinarriak ere.

Jatorria eta kalitatea ardoaren merkatu globalizatuan


bereizteko estrategia gisa
Gero eta globalizatuago eta estandarizatuago dagoen
mundu honetan, lehentasunezkoa da bertako ardoen
tipikotasuna eta kalitateari eutsi nahi dioten ardo-eremuei
balioa eranstea. Hori dela eta, ikastaro honetan Arabako
Errioxaren egungo egoerari buruz eztabaidatu zen: beste
ardo-eremu batzuetatik nola bereizi eta nola erantsi
balioa bertako ardoei; inguruaren eta mahastien ezaugarri
naturalak berebizikoak baitira ardoari nortasuna eta
kalitatea emateko.

02 Organoak

01 Sarrera

00 Aurkibidea

38

Saretuz hazi

Txostena 2015 2015eko laburpena: erronka estrategikoak

4 ERRONKA: Merkaturatzea eta merkaturako orientazioa bultzatzea.


Merkaturatzeko bideetarako estrategia zehatzak definitzea, elika-kate
osoa hartzen ahalegintzeko eta, horrela, gure produktuei balioa eransteko
HAZI Fundazioaren erronka garrantzitsuenetako bat
da laguntza eskaintzea nekazaritzako elikagaien
merkaturako orientazioan eta merkaturatzean. 2015ean
zehar hainbat publizitate eta sustapen-ekintza egin
dira, bai ziurtapena duten produktuei buruzkoak bai
jatorria EAEn duten edo gure lurraldean kokatuta dauden
enpresetan eraldatzen diren produktuei buruzkoak.
Aurreko ekitaldietan bezala, produktuen Kontrola
eta Ziurtapena egiten jarraitu dugu, marka ofizialak
daramatzaten produktuen kalitatea eta jatorria
bermatzeko; eta produktu horien aldeko ekintzak ere
egin dira kontsumitzailea jakinaren gainean egon
dadin, eta ziurtapenaren benetakotasuna egiazta

dezan (ez diezazutela ziririk sar kanpaina...) EAEko


produktuak ezagutzeko eta kontsumitzea bultzatzeko
ekintzak ere egin ziren, sustapen kanpainak (antxoarena,
hegaluzearena, okelarena...) ekitaldiak, dastaketak eta
lankidetzak, kasu.
Horren ildotik, egindako ekintzak antolatzeko eta
kontratatzeko inbertitutako aurrekontuaz gain, HAZIko
langileek 35.000 ordu eman zituzten nekazaritzako
produktuen definizioarekin, merkaturatzearekin eta
merkaturako orientazioarekin zerikusia duten ekintzak
eta proiektuak garatzen, produktu horiek balioestea xede
izanik. Ordu-dedikazio hori, guztira, 2,5 milioi eurokoa
izan zen.

4.1 Marken estrategien birdefinizioa


Horrela, bermedun marketako produktuen Ziurtapen eta
Kontrol zereginaz gain, 2015ean marken estrategiak eta
horien ezarpena birdefinitzeko lanarekin jarraitu genuen;
markak babesten dituzten tresnak garatzea, eta hainbat
produkturi buruzko gogoeta-prozesuan aurrera egitea:
okela, sagardoa...

4.2 Kanal askotako estrategia


Bertako eta Euskadiko elikagaien industriako
produktuentzat kanal askotako estrategiaren alde
egin du apustu HAZIk. Gure kontsumitzaileak hainbat
kanaletan segmentatzean eta aldi berean ekitean
datza. Egungo bezeroak asetzea da helburua, eta aldi
berean, gure produktuak eta gure marka bezero izan
litezkeengana hurbiltzea. Bezeroarengandik ikasi duguna
daukagu oinarri; horri esker, merkatua segmentatu
eta kontsumitzaile motak bereizi ahal izan ditugu, eta
segmentu bakoitzarengana modu berezian hurbildu
gara, haien lengoaia erabiliz eta haien kezkei erantzunez.
Horrela, gure jarduera honako kanal hauetan bideratu
dugu: Banaketa handia, ohiko merkataritza, HORECA
kanala, eskoletako jantokiak, zuzeneko kontsumoa eta
ustiategian bertan egindako salmenta (agroturismoko
establezimenduak...), eta 4. eta 5. gamako proiektuak eta
Laugarren Kanala bultzatu eta lagundu ditugu.

03 Lorpenak

4.3 Produktuak ezagutarazteko


ekintzak
Eusko Labeldun produktuak sustatzeko, HAZI
dastaketak egitearen aldekoa da, eta horien artean
nabarmentzekoak dira Behiki errea, Euskal Baserriko
oilaskoa, Hegaluzea eta Baserriko Txerria. Dastaketa
horietako askotan Euskadiko kalitateko beste produktu
batzuk ere eskaintzen dira. 2015ean, guztira, horrelako
168 ekitaldi antolatu ziren.

04 Erronkak

Gainera, kolaborazioen bitartez bestelako erakundeei


ere laguntzen zaie eta HAZIk produktua, otzarak eta
abar ematen ditu. 2015 urtean, halako 85 lankidetza egin
ziren; azpimarragarrienak Olioaren Jaia, BasqueFest,
Zegama-Aizkorri maratoia, Saborea Getxo, Lekeitioko
Euskal Zinema...
2011 urtean Dastaketa Programa jarri zen abian
produktuak sustatzeko tresna gisa, eta Euskadiko
jatorria izanik kalitateko adierazgarriak dituzten
nekazaritzako produktuen ekoizpenari eta elaborazioari

39

buruzko ezagutza bultzatzeko. HAZIk aktiboki parte


hartzen du Euskadiko ardoen dastaketa iruzkinduen
sustapenean, ardoaren kultura bultzatzeko eta gaiarekin
interesa eta sentiberatasun berezia duten ikusentzuleek Arabako Errioxako ardoa eta txakolina aintzat
hartzeko. Dastaketa horiek, gainera, HAZIk bultzatzen
dituen nekazaritzako bestelako produktu batzuekin
konbina daitezke: Idiazabal gazta, Eusko Labeldun Oliba
Olio Birjina Estra edo Eusko Labeldun Sagardo naturala.
2015ean zehar 21 dastaketa egin ziren, eta 577 lagunek
hartu zuten parte.

4.4 Publizitate-ekintzak
Euskadiko kalitateko produktuak, bereziki Eusko
Labeldun elikagaiak eta edariak, balioesteko, 2015ean
hainbat publizitate eta sustapen ekintza egin ziren:
Eusko Labeldun Hegaluzea sustatzeko publizitatekanpaina, spotak eta bi irrati-betegarri emititu ziren
komunikabide guztietan Euskadiko kalitate ziurtatuko
produktuak balioesteko, eta bereziki, Eusko Label
markak babesturiko produktuak; El Correo taldean
sustapen-kanpaina berezia egin zen (sukaldeko sei
esku-trapuren bilduma eta produktuen sustapenerako
informazio-orriak) bertako produktuak, eta bereziki
Eusko Label marka balioesteko.

4.5 Merkatura orientatzeko ekintzak


Produktuen balioa handitzeko HAZIren beste laneremuetako bat da ekoizleen eta operadoreen
egituraketa eta merkaturako orientazioa ahalbidetzen
duten ekintzak egitea.
Nekazaritzako elikagaien
merkaturatzea bultzatzeko
eta merkatu-hodi berriak bilatzeko gure mugetatik harago,
2015ean Bybasque ekimena jarri zen abian, proiektu
aitzindaria da: Bybasque gisa identifikatu nahi duten eta
kalitatea eta bikaintasuna adierazko zigilu bakar honen
bidez, nazioarten euskal nortasunari ikusgarritasun
handiagoa emateko prest dauden euskal jatetxeen
definizioan, homologazioan eta ziurtapenean datza.
Erronka da ByBasque marka sortzea, bertako erabileraren
eta ohituren bidez, erabiltzaileak euskal herritarron
bizimodua eta kultura identifikatzerik eta ezagutzerik izan
dezan. Ekimen honen ardatza gastronomia da, lurraldeari
atxikiriko kultura gastronomikoa abiapuntu hartuta.

04 Erronkak

03 Lorpenak

02 Organoak

01 Sarrera

00 Aurkibidea

40

Saretuz hazi

Txostena 2015 2015eko laburpena: erronka estrategikoak

4.6 Merkaturatzeko bideak


Horeca kanaleko sustapena
dinamizatzeko eta sustatzeko ekintzak
Merkaturatzea ahalbidetzeko, produktuaren eta
kanalaren arteko erlazioa hobetzeko, 2015ean hainbat
ekintza egin ziren euskal nekazaritzako produktuak
hainbat merkatu-bidetatik dinamizatzeko eta sustatzeko.
Besteak beste, azpimarratzekoak dira azalera handietako
salmentak sustatzeko egindako ekintzak: produktu
anitzeko 14 azoka, Euskadiko kalitate ziurtatu ofizialeko
produktuen multzoko salmentarekin; 185 dastaketa,
Show cookinga, txikienentzako ekintzak, dastaketak...

Hoteletan hainbat ekintza egin dira Euskadiko kalitateko


nekazaritzako produktuak sustatzeko:
2015ko Aste Santua:
Bilbo eta Donostiako zenbait hoteletan gosari erako
sustapen-ekintzak egin ziren, bi helbururekin: alde
batetik, hoteleko erabiltzaileei (azken kontsumitzailea)
Euskadiko produktuak ezagutaraztea eta bestetik,
Euskadiko kalitateko produktuak hotel horietan sartzen
ahalegintzea (publiko profesionala). Bilboko hoteletako
sustapena BasqueFest proiektuaren barruan zegoen. 7
hotel Donostian eta 6 hotel Bilbon.
Bilboko Aste Nagusia:
Unean uneko produktuen dastaketa, bertako produktuekin
hotelerako detaile txikiak egitea bezeroentzat, jatetxean
bertan sustapen-ekintzak (ardo-karta, jakiak euskal
produktuekin prestatzea...).
Donostia Gastronomika kongresua:
Donostia Gastronomika kongresuarekin bat, eta azoka
horretan parte hartzen duen publiko profesionalarengana
iristeko xedearekin, Donostiako lau hoteletan egin zen
gosarien ekintza.

Madrilgo Goyako El Corte Inglesen, Espainiako


garrantzitsuenetakoa izanik, hainbat ekintza
egin ziren: Euskadiko produktuen erakusketa eta
multzokako salmenta, erakusgai zeuden produktuen
dastaketak, tailerrak /show cooking euskal produktuen
sustapenerako... Gainera, kafetegian pintxo-karta bat
diseinatu zuten supermerkatuan bertan salgai zeuden
produktuekin.

Gourmets Azoka:
Gourmets azoka egiten den egunetan Madrilgo hoteletan
profesional asko biltzen direla baliatuz, euskal enpresek
bertan parte hartzen zutela jakinarazteko eta produktuak
hoteletan sartzeko, proba pilotu bat egin zen Madrilgo 3
hoteletan, gosarien ekintzaren bidez euskal produktuak
txertatuta.

41

5 ERRONKA: Baldintzak eta tresnak bultzatzea herrialdeko lehengai


ekoizpenarekin konprometiturik dagoen nekazaritzako elikagaien
industria sortzeko
EAEko nekazaritzako elikagaien enpresen alde egitea
da gure apustuetako bat, eta nekazaritzako produktuak
merkatu interesgarrienetan estatuan nahiz nazioartean
saltzeko eta sustatzeko laguntza ematean gauzatzen
da. Horrela, HAZIk gure enpresak babesten ditu
Europan egiten diren nekazaritzako elikagaien azoka
garrantzitsuenetan egon daitezen (PROWEIN, SHIRA,
GOURMETS, MILAN...) eta EAEn merkataritza-misioak eta
ekitaldiak antolatzen ditu kanpoko merkatuetan eragina
izango dutenak (WINE VISION, Best of Best Sariak,
Sukaldaritzako Nobel saria...).
Estrategia horren baitan, lankidetza-hitzarmenak sinatu
ditugu hainbat erakunderekin kongresu gastronomikoak
eta jardunaldi profesionalak antolatzeko eta turismo
enologikoa eta gastronomikoa bultzatzeko ekintzak
antolatzeko. Formazio-eskaintza zabala ere egin
da, hartzaile nagusia EAEko nekazaritzako enpresei
loturiko langileak izanik, Nekazaritzako Elikagaien
Industriarako Plan Estrategikoan definiturikoari jarraikiz;
eta EHUko Udako Ikastaroetan ere parte hartu izan dugu
gastronomiarekin eta ardogintzarekin zerikusia duten
formazio-ekintzak eginez.
Ekintza eta lankidetza horiek gauzatzeko, HAZIk
1.500.000,00 inguruko aurrekontua izan du.

5.1 Azokak, merkataritzako misioak


eta kanpoko ekitaldiak

Tokiko, estatuko eta nazioarteko azokak


Azken kontsumitzaileari nahiz profesionalei
zuzenduriko azoken antolakuntza eta partehartzearen kudeaketa:
DONOSTIA GASTRONOMIKA
Donostia Gastronomika Kongresuaren baitan
euskal nekazaritzako elikagaien enpresen
presentzia antolatu zen, maila handiko
gastronomiaren munduko erreferentzia gisa.
Azoken antolakuntza euskal elikagaien enpresei
negozioa bilatzen laguntzeko, nazio mailan nahiz
nazioartekoan. Hori guztiak babes beraren pean:
Euskadi-Basque Country:
SIRHA 2015 AZOKA. LYON Urtarrilaren 24-28
Bi urtero egiten den azoka, balio erantsia duten
produktu gourmet eta gama altuko elikagaiei
buruzkoa. 12 enpresarekin parte hartu genuen.
PROWEIN 2015 AZOKA. DSSELDORF
Martxoaren 15-17. Ardogintza industriako
enpresei zuzenduriko nazioarteko azoka da. 28
upategik hartu zuten parte.
SALN GOURMET 2015 AZOKA. MADRIL
Apirilaren 13-16. Madrilen egiten den azoka,
nazioarteko izaera du eta Gourmet edari eta
elikagaiei zuzendurikoa da. Nekazaritzako
elikagaien sektoreko eta arrantza sektoreko 45
enpresa bertaratu ziren.

Euskal produktuen sustapena


nazioarteko merkatuetan
Euskadiko nekazaritzako elikagaien eta arrantzako
produktuak nazioarteko merkatuetan sustatzeko
laguntza eta antolamendua:

Azoken, merkataritzako misioen eta kanpoko ekitaldien


atalean, HAZIk euskal enpresen alde eta nekazaritzako
produktuak estatuko nahiz nazioarteko merkatuetan
saltzeko eta sustatzeko egindakoa azpimarratu behar
da. 2015ean zehar egindako ekintzetatik honako hauek
azpimarratu nahi ditugu:

SUSTAPENA LONDRESEN:
Londresen egiten den Speciality & Fine Food Fair
azokan, euskal gastronomiaren eta produktuen
sustapena antolatzeko laguntza.
SUSTAPENA MILANEN:
Hainbat sustapen-ekintza egin ziren Lombardiako
Gobernuaren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko
hitzarmenaren baitan.
SUSTAPENA MEXIKOKO MERKATUAN:
Hainbat dastaketa, show cooking antolatzeko
eta kontserben sektorerako eta Mexiko D.F.ko
ardogintza sektorerako merkataritza-agenda
antolatzeko laguntza

02 Organoak

01 Sarrera

00 Aurkibidea

42

5.2 Administrazioen, sektoreen


eta enpresen arteko ekintzak
2015ean, administrazioen, sektorearen eta enpresen
artean hainbat ekintza bateratu egin ziren merkaturatzea
laguntzeko:
Arabako Errioxako ardoen irudiari buruzko ezagutza eta
haien garrantzia handitzeko eta nazioarteko zein nazio
barruko merkatutako presentzia bultzatzeko, Nekazaritza,
Arrantza eta Elikadura Politikako Sailburuordetzak,
HAZIrekin lankidetzan, ARDO KOLOREAK kanpaina
abiarazi zuen, ardoaren munduaren zaleei eta bertako
profesionalei zuzendua.
Arabako Errioxa Ardo Koloreak
Basque
Wine
Arabako
Errioxako upategietatiko
ardoek Bilbora egiten duten
bidaia da. Ekainaren 18an eta
20an ekintza nagusiak egin
ziren: alde batetik, formazio eta
networkingerako jardunaldi
profesionalak eta, bestetik,
upategiek produkturik onenak herritarrengana hurbiltzeko
erakusketarako espazio bat. Programa horren xedea izan
zen Arabako Errioxako herri eta upategiak, lurralde horren
berezitasunak, paisaia eta koloreak ezagutaraztea.

03 Lorpenak

Gainera, ekain eta azaro artean, Wine Dastatu egin


zen atxikiriko lokaletan, zuzenduriko dastaketen bidez,
Arabako Errioxako ardoez ahalik eta gehien gozatzeko.

04 Erronkak

Saretuz hazi

Txostena 2015 2015eko laburpena: erronka estrategikoak

berritzaileak dituzte, non formazioa eta enpresako


balioetako praktika kulturaren parte diren. Hori dela
eta, gastronomia eta elikadura arloan aitzindari diren
eskualde-sarea osatu nahi da, honako printzipioetan
oinarrituta, gaiari buruzko ikuspegia partekatzeko:
Ikuspegi holistikoa
Tokiko kulturan eta tradizioan sustraituta egotea, baina
etorkizunera begira, testuinguru aldaketak aurreikusiz
eta haietara egokituz.
Formazioaren, ekintzailetzaren eta berrikuntzaren
kulturan inplikazio handia izatea, balio propioetan
oinarrituriko bultzada emateko

Nekazaritzako elikagaien sektorea garatzeko eta industria


indartsua eta bertako lehengaien ekoizpenarekin
konprometitua izan dadin lortzeko HAZIk bultzatzen duen
beste zerbitzu bat gure industriari buruzko informazio eta
gaikuntza-ekintzak dira.

Programazio-aldi berriaren barruan eta Sailburuordetzaren


Landa Garapeneko programaren baitan, 2015ean, laguntza
eskaini zaio Gobernuari Landa Garapeneko politikak eta
ereduak garatzen eta haien plangintza egiteko, bereziki bi
lan-ildo garrantzitsutan:

Enplegurako prestakuntza

Euskadiko LGP 2014-2020 diseinatzeko eta hedatzeko


parte-hartze aktiboa, hain zuzen, gazteak sektoreari
atxikitzeko neurriei (6.1 neurria) eta Euskadiko landaizaeraren mapa berria definitzen.

5.3 Euskadi-Lombardia hitzarmena

58 ikastaro eskaini dira, guztira, 875 prestakuntza-ordu.

Euskadi eta Lombardia nazioartean ospea duten bi


eskualde gastronomiko dira, gizarte ekintzaile eta

Landa-eremuaren eta itsasertzaren sustapenari loturiko


zeregina estrategikoa da Eusko Jaurlaritzaren Nekazaritza,
Arrantza eta Elikadura Politikako sailburuordetzarentzat
eta, ondorioz, HAZIrentzat. Antolamenduari dagokionez
aurrekontu handia duen arren, jarduera-ildo horrek giza
baliabide asko eskatzen ditu Euskadi osoan dauden
eskualdeetako erakundeekin lankidetzan jarduteko
taldeetan, bereziki Landa Garapenerako Elkarteetan
eta Kofradietan, zeinekin lanerako espazio komunak
partekatzen diren Tokiko Ekintzarako taldeetan, bai
Landa-eremuari (GALP) bai Arrantzari (GALP, oraindik
sortze-bidean dago) dagozkienetan.

6.1 Landa Garapenerako Programa


(LGP)

2015eko abenduaren 9tik 11ra, Wine Vision egin zen


Bilbon, ardoaren inguruan munduan egiten den ekitaldirik
garrantzitsuena. Wine Vision-en lehenengo bi edizioak
Londresen egin ziren, baina antolatzaileek erakargarriago
bihurtu nahi zuten eta ekitaldia euren lurraldean
antolatzeko aukera zabaldu zieten munduko ardoeskualde garrantzitsuenei.

Hitzarmen honen xedea da Lombardiaren eta Euskadiren


artean komunikaziorako bide bat zabaltzea, bi lurraldeak
hurbildu eta hainbat arlotan elkarlanean jarduteko; hala
nola, nekazaritzako elikagaien kalitatea eta jatorria,
lankidetza eta ezagutza trukatzeko sareetan parte
hartzea eta (REGAL) Gastronomia eta Elikadurarako
Eskualdeen Sarea.

6 ERRONKA: Landa eta itsasertza sustatzea, azpiegiturak eta oinarrizko


zerbitzuak emanez (eten digitala eta garraio publikoa) eta landa-eremuen
garapen integrala sustatzea, bereziki biztanlegabetzeko arriskuan daudenak

5.4 Informazio eta gaikuntza-ekintzak

Beste alde batetik, HAZIk sei hilabetero antolatzen duen


Enplegurako Prestakuntzako jarduera-egitarauaren
barruan, nekazaritzako elikagaien enpresekin lankidetzan
eta elikaduraren Klusterrarekin berarekin antolatutako
hainbat ikastaro eskaintzen dira kudeaketa (ekonomikoa,
finantzakoa eta teknikoa), produktuen trazagarritasuna,
kalitatea, merkaturatzea eta beste merkatu batzuetara
irekitzea hobetzeko, Euskal Nekazaritzako Elikagaien
Industriarako Lehiakortasun Planean jasotako hobetzeko
alderdiak garatzeko.

2015ean azpimarratzeko formazio-ekintzetako bat


Okela-industriako behargin izateko ikastaro tinkoa izan
zen, 290 ordukoa, eta 14 ikaslek parte hartu zuten. Saenz
Horecarekin lankidetzan antolatutako formazio-ekintza
hori Lanbidek finantzatu zuen. Lanean jarduteko higienea,
produktuaren kalitatea zaintzea eta osasun-bermeak
mantentzea funtsezkoa duten harategiko lanak bere gain
hartzeko ezaugarriak izanik langabe zeuden pertsonei
zuzenduriko ikastaroa izan zen. Ikastaroa amaitzean,
partaideetako 9 lanerako kontratatu zituzten.

43

Eskualdeko Landa Eremurako Programen


koordinazioa eta lanketa 2015-2020, Euskadiko 18
eskualdeetan lehenengo sektore produktiboa eta landaeremu bizia sustatzeko tresnak, Landa eta Itsasertz
Garapeneko eta Europar Politiken zuzendaritzekin eta
Landa Garapeneko Elkarteekin batera (LGE). LGP berri
horiei helburu batekin ekingo zaie: eskualde bakoitzean
landa-eremuaren alde lanean diharduten erakundeen,
administrazioen eta eragileentzat lanerako oinarri
izatea, eta inplikaturik dauden eragile guztien partehartzearekin egin da. 2015ean zehar, parte-hartzeko
prozesu bati ekin zitzaion: guztira, 42 tailer egin ziren
eta banakako 35 elkarrizketa baino gehiago, eta horrek
640 eragileren parte-hartzea ekarri zuen, LGEetako,
Eusko Jaurlaritzako eta HAZIko langile teknikoez gain.
Eskualdeetako LGPak plangintza estrategikorako
eta kudeaketa jasangarrirako tresna dira, 2015-2020
aldirako, multifuntzionaltasuna eta lurralde oreka
zaintzeko sortu zen Euskadiko Landa Garapenerako
10/1998 Legea du iturburu.

01 Sarrera

00 Aurkibidea

44

6.2 Gizarte-dinamizazioa

6.3 Lankidetza-hitzarmenak

Eskualdeetako LGPen hedapenean laguntzeko, hainbat


dinamizazio-zerbitzu eskaintzen ditu HAZIk, proiektu
estrategiko eta/edo eragileen garapenerako laguntza,
azterketak egitea

2015ean zehar honako Lankidetza Hitzarmen hauek


sinatu ziren, eskualdeetako proiektu eragileak garatzeko:

Hain zuzen, eta gizarte-dinamizazioa laguntzeko,


Berpiztu Programarekin dihardu urte batzuetatik
hona, aurretik definituriko lurralde jakin batzuetan
aplikatzen den landa-gunean animatzeko eta
dinamizatzeko ekimena, tokiko biztanleria aktibatzea
eta Garapenerako Dinamika Autonomoa sortzeko
partaide bihurtzea xede dituena. 2015ean, IruraizGaunan (Araba) eta Idiazabalgo (Gipuzkoa) Urtsuaran
auzoan hasitako programak amaitu ziren.

03 Lorpenak

02 Organoak

Gizarte-dinamizazioa ahalbidetzeko beste lanildo bat EAEko itsasertzeko eta landa-eremuetako


emakumeen kolektiboei laguntzea da.

04 Erronkak

Saretuz hazi

Txostena 2015 2015eko laburpena: erronka estrategikoak

HAZIk urteak daramatza Arrantza Sektoreko


Emakumeen Elkarteentzat idazkaritza teknikoko lanak
egiten. Bereziki, egiten duten lana nabarmenaraztera
bideratzen dira zereginak (lanbide-ziurtapenak,
formazioa...), euren lanbideak eragindako gaixotasunak,
koefiziente murriztaileak aplikatzeko aukera, kotizazioa
hobetzea eta arrantza-sektoreko hainbat egituratan
emakumea sartzea. Lanaren beste ardatz bat da hainbat
saretan sartu eta parte har dezaten, eta Europan nahiz
estatuan antzeko beste erakunde batzuekin sarean lan
egitea. Bai eta laguntzak tramitatzeko laguntza ere.
Landa eremuan, HAZIk Euskadiko Landa Eremuko
Emakumeen Batzordearen idazkaritza teknikoko
lana egiten du, bai eta urriaren 15eko, Landa Eremuko
Emakumeen Nazioarteko Eguna jardunaldia antolatzen
eta gauzatzen ere. 2015ean, egun hori MarkinaXemeinen ospatu zen Etorkizuna eraikitzen jarraitzen
dugu lelopean; EAEko hainbat eskualdetako 200
emakume inguru elkartu ziren.

Kanpezuko Udala, Basquetour eta HAZI Fundazioaren


arteko hitzarmena Camper proiektu-pilotua
ezartzeko eta sustatzeko, aipatutako hitzarmen
horren xedea da proiektuarekiko inplikazioa eta
laguntza bateratua egituratzea, bai plangintzaren
eta gauzatzearen ikuspuntutik, bai horren osteko
sustapen eta eskualdeko proiektu gisa birformulatzeko
ikuspegitik, Arabako Mendialdea CAMPER HELMUGA
bihurtzeko
HAZI Fundazioaren eta Urkiola LGEren arteko
lankidetza-hitzarmena, hitzarmenaren xedea
izanik, landa eta itsasertzaren garapena bultzatzeko,
URKIOLA BIZIBERRITZEN proiektua gauzatzeko
elkarlana egituratzea. Aipatutako proiektuak inguru
hori sustatzea du xede, lau lan-ardatz dituen ekintzaplan batean oinarrituta: natura, kirola eta kultura;
gizarte-eremua; espiritualtasuna eta eraikinen
berreskuraketa aurreko eremuei loturiko erabilera
emateko.

6.4 Eten digitala murriztea


Landa-inguruaren eta hiriaren arteko eten digitala
murrizteko asmoz, landa-eremuarentzako estrategikoak
diren proiektuen artean, azpimarratzekoak dira 2015ean
zehar, landa-inguruen definiziorako azterketak eta
konektibitate mailari eta horri loturiko beharrizanei buruz
egindakoak. Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen
eta Lehiakortasun Saila gidatutako proiektua da, eta
horren garapenean lagundu dute HAZIk eta SPRIk.

45

7 ERRONKA: Mendialdeko eremuen ekoizpena hobetzea eta bereziki


mendialdeko eremuetan nekazaritza eta abeltzaintza uztea saihestea
Mendialdeari dagokionez, Eusko Jaurlaritzako
Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako
sailburuordetza jakitun da bertan nekazaritzako eta
abeltzaintzako jarduerei eustea bereziki garrantzitsua
dela; hortaz, HAZIri eskatu dio inguru horien garapenaukerak aztertzeko eta identifikatzeko ahalegin berezia
egin dezan.
Horren ildotik, larreak mantentzeko, habitatak
kontserbatzeko, basoko suteak prebenitzeko eta
abarrerako proiektuak bilatzeko eta garatzeko apustua
egin da. Halaber, Europako foro eta sareetan ere parte
hartu da helburu berarekin, proiektuak eta informazioa
trukatzeko (EUROMONTANA, Landa izaeraren gaineko
mugimendua)
Azken urteetan, mendialdeko inguruen kudeaketa
aktiboari ekitea xede duten hainbat proiektutan parte
hartu du HAZIk. Inguru horiek Euskadiko paisaiarik
adierazgarrienetako batzuk dira, eta biodibertsitate
handia dute eta zerbitzu ugari eskaintzen dizkiote
gizarteari. Hala ere, espazio horiek itxuratu dituen
jarduera ekonomikoa gainbeheran dago, abeltzaintza
bereziki. Mendiko larretan artzaintzari utzi izanak
edo abereak maneiatzeko moduen aldaketak
arriskuan jartzen ditu inguru horren mantentzea eta
kontserbazioa. Eremu horretan egindako lanen artean,
azpimarratzekoak:

LIFE Oreka Mendian hautagaitza: Proiektu handinahia


(5 urteko iraupena eta 3,7 milioi euro), 2015eko
deialdian aurkeztu zena. HAZI aitzindari izan arren,
Neiker, hiru foru aldundiak, Euromontana, Euskal
Herriko Laborantza Ganbara eta Akitaniako Espazio
Naturalen Kontserbatorioa zituen partaide, eta
Euskadiko eta Iparraldeko Natura 2000 sareko
mendiko larreak kontserbatzeko estrategia gauzatzea
zuen helburu, abeltzaintza mantentzea eta mendiko
inguru horiek kudeatzeko Jardunbide Onak bilatzea
eta hedatzea oinarri hartuta.

7.2 LIFE+ Proiektuak


LIFE TREMEDAL proiektua 2015ean amaitu zen, helburua
behar bezala beteta: Kantauriko erlaitzeko hainbat
hezegune berreskuratzea, Galizia, Asturias, Euskadi
eta Nafarroako bazkideen laguntzarekin. Hezegune
kontinentalak dira, hala nola, eremu zingiratsuak (padurak
eta zohikaztegiak), aintzirak eta urmaelak, guztiak ere
interes ekologiko handikoak. Hasierako aurrekontuaren
(2,8 milioi euro) % 95 inbertitu da, eta horietatik ia milioi
bat euro Euskadiko jardueretan erabili zen: Arreo-Caicedo
Yusoko aintzira, Jaizkibel eta Usabelartza.

7.1 Mendialdeko larreen kudeaketa


Jaizkibelgo larreen plana eta Aiako Harriko larreen
plana: Gipuzkoako Foru Aldundiarentzat egindako
proiektuak, non bateratu egiten dituzten Natura
2000 bi tokitako kontserbazio eskakizunak eta
abeltzaintzaren sustapena eta antolamendua.
INIAren ekintza osagarria, Penintsula iparraldeko
mendialdeko larreen kudeaketa jasangarrirako
I+G+Bren ondoriozko emaitzen eta ezagutzen
diziplina askotako integrazioa, zeinetan HAZIk eta
5 eskualdetako beste 7 erakundek (nekazaritzaikerketako zentroak, unibertsitateak, erakundeak...)
parte hartu duten. Ekintza hori denboran iraungo
duen lantalde bat osatzeko abiapuntu gisa
sendotu da (Mendialdeko Larreetako Adituen
Taldea) penintsularen iparralde osoko mendialdeko
espazioetan komuna den arazoari ekiteko,
esperientziak trukatzeko eta lan-oinarri bateratuak
finkatzeko.

LIFE TREMEDAL: Arreo-Caicedo Yusoko aintzira

Saretuz hazi

Txostena 2015 2015eko laburpena: erronka estrategikoak

47

04 Erronkak

03 Lorpenak

02 Organoak

01 Sarrera

00 Aurkibidea

46

Proiektu horretan eta LIFE Orduten Sostenible


proiektuan (oraindik abian dena), TESSA (Toolkit for
Ecosystem Service Site-Assesment) teknologia probatu
du HAZIk ekosistema-zerbitzuetan proiektuak duen
eragina aztertzeko. Ekimen hori oso ondo hartu zuten
LIFE programaren arduradunek, eta 2015eko abenduan,
Bruselan, LIFE programak antolatutako Workshop:
Assessing the impact of projects on ecosystem services at
local level (taking the example of LIFE projects) izenekoan
aurkezteko animatu zituzten.
2015aren amaieran eman zen amaitutzat LIFE+ ProIzki, Europako Batzordeak eta Arabako Foru Aldundiak
erdibana finantzaturiko proiektua, HAZI onuradun
atxikia izan duena. LIFE+ Pro-Izki proiektuak 1,1 milioi
euroko aurrekontua izan du, eta 2011-2015 aldian
gauzatu zen. Hautagaitzak proposatu zuen helburu
nagusia izan zen, Izkiko hariztiaren baso-plangintza,
egiturazko hobekuntza eta epe luzerako kontserbazioa,
mota horretako basoetan adierazgarrienetakoa baita
Europan.
Tokian tokian eginiko zuzeneko ekintzei dagokienez,
basoen kudeaketarako eredu berria abian jartzeak 168
ha-ren gaineko mozketa selektiboak eragin ditu, egitura
helduagoak eta ekonomikoki errentagarriagoak bilatze
aldera, eta okil ertainari mesede egiteko. Gainera, 6,7 ha
berregiteko saiakerak egin dira. Bost baltsa txiki eraiki
dira, eta baso-igel jauzkariari eta Bechstein saguzarrari
mesede egitea espero da. Azkenik, basogintza eta

kontserbazioa gai duten lantaldeekin sinergiak sortu


eta trukeak egin dira; hiru tailer antolatu dira, LIFE+
proiektuetarako bi bisita eta okilen ekologiari buruzko
nazioarteko kongresu bat. Espainiako eta Poloniako
LIFE+ bana etorri ziren bisitan.

7.3 Baso-kudeaketako
Europako proiektuak
Baso-kudeaketari
eta
horrek
lurraldearen
iraunarazpenean duen eraginari dagokionez, 2015ean
amaitutzat eman ziren euskal basogintza sektorearentzat
interesgarriak ziren Europako hainbat proiektu, baina
aurrerantzean, haien emaitzak HAZIren webgunearen
bidez hedatzen eta eguneratzen jarraitzeko asmoa dago.
Reinfforce, Woodtech, Forrisk proiektuen eta berriki,
Euskadi-Akitania proiektuaren kasua da; Akitaniako
CRPFrekin batera egina eta mugaren alde bietako
zuraren mobilizazio bateratua xede zuena.

7.4 Sareetako lankidetza


HAZIk lan handia egiten du Sareetako lankidetzan eta beste
erakunde batzuekin parte hartzen, gure mendialdearen
egoera hobetzen lagunduko duten esperientziak eta
ekimenak trukatzeko helburuarekin.
Ildo horretan, HAZI partaide duen foro garrantzitsuenetako
bat EUROMONTANA da; erakundearen presidentetza
du HAZIk 2012az geroztik. Hortik dator erakundearen
ekintzetan zeregin protagonista izatea.
Lobby gisa, hainbat ekintza egin dira Europako
Parlamentuan eta Batzordean. Bereziki nabarmengarriak
dira Landa-inguru, Mendialde eta Urrutiko inguruen
gaineko Taldeartekoan egindako lana eta Nekazaritza
eta Eskualde Politiken batzordeetan izandako lankidetza.
Esparru horietan hainbat txosten landu dira banda zabaleko
azpiegiturak hiri-guneetako baldintza berberetan hedatzea
eskatzeko, Landa-izaerari buruzko Liburu Zuria eskatu da,
Kohesio txostena

Gainera, Forest Healthy Europako proiektu berria jarri da


martxan, Neiker aitzindari duena. LIFE proiektu horren
helburua da basoko gaixotasunei aurretiaz hautematea,
ebaluatzea eta menderatzea.

Europako Batzordean, nekazaritzako elikagaietarako


Mendialdea aipamen balioesgarriaren ezarpenaren
segimenduan lan egin da.

Zurgintzako enpresa nagusienekin sortu den lanesparruaren baitan, aukera baliatu da haiek defini ditzaten
interesatzen diren eta HAZIk baso-izaerako Europako
proiektuetan txertatuko dituen proiektuak.

Europako proiektuei dagokienez, gaur egun hainbat


proiektu daude martxan eta hautagaitzak aurkeztu
dira hainbat finantzaketa-lineatan. Era berean, AREPO
(jatorri-deitura), ERRIN (eskualdeak berrikuntzaren alde)

edo ERIAFF (eskualdeak nekazaritzako eta elikadurako


berrikuntzen alde) gisako sareekin lankidetzan jardun izan
da, proiektuak bilatzeko gaikako mintegiak antolatzen, etab.
Sareko dinamiken barruan, hainbat jarduera egin dira
honako gai hauekin: informazio trukea, ekitaldietan parte
hartzea, etab.

7.5 Agrispin Proiektua


AgriSpin Horizonte 2020 programako Europako proiektu
bat da, eta nekazaritzako berrikuntza-prozesuak aztertzea
du xede, arreta berezia emanez laguntza-zerbitzuei edo
innovetion brokers izenekoen zereginari.
Proiektuaren partzuergoa EBko 13 herrialdetako 15
bazkidek osatzen dute, eta horietako bat HAZI Fundazioa da.
HAZIren parte-hartzea Katiluren esparrura mugatzen da,
eta Katilu da Euskadiko lehenengo sektorean berrikuntzabroker diharduena.
2015ean, proiektuan aurreikusita zeuden 13etatik, 4 bisita
gurutzatu egin dira partzuergoko kideen artean. HAZIk
horietako bitan hartu du parte, Herbehereetako hegoaldeko
eskualdean eta Flandrian (Belgika).
Azpimarratzekoa da partzuergoak Euskadira egin zuen
bisita, 2015eko urriaren 27tik 30era, nekazaritzako gure
berrikuntza-sistema balioesteko.

00 Aurkibidea

48

01 Sarrera
02 Organoak
03 Lorpenak

49

8 ERRONKA: Landa-eremuan eta itsasertzean jarduera ekonomikoa


eta enplegua sustatzea, ekintzailetza-tresnak errealitate
sozio-ekonomikora egokituz
Landa-eremua eta itsasertza dinamizatzeko Eusko
Jaurlaritzaren tresna da HAZI, eta zeregin hori, dinamizazio
eta eskualdeko garapenerako bestelako erakunde
batzuekin lankidetzan betetzen du: udalak, Garapen
Agentziak eta, batez ere, Landa Garapeneko Elkarteak.

04 Erronkak

Saretuz hazi

Txostena 2015 2015eko laburpena: erronka estrategikoak

2015ean zehar, hainbat ekintzak eta erronka honekin


lotutako pertsonen lanak, guztira, milioi eurotik gorako
dedikazio osoa eragin dute.
Landa-eremuan eta itsasertzean jarduera ekonomikoa
eta enplegua sustatzeko erronka betetzeko, HAZIk
ekintzailetza eta barne-ekintzailetza programak
garatzen ditu landa-eremuan kokatu edo bertan jarduera
ekonomikoak garatu nahi dituzten pertsonentzat. 2015eko
laburpen gisa, azpimarratu nahi dugu HAZIk hiru ildo
estrategikoren inguruan ardaztu dituela bere jarduerak:
ekintzailetzaren dinamizazioa, ekintzaile berrientzako
laguntza eta enpresen eta elkarteentzako laguntza, bai
jarduera finkatzeko bai ekimen berriak abian jartzeko.
Lan-esparru horretan, honako programa eta jarduera
hauek gauzatu ditugu:

GEROA Programa, ekintzailetzari loturiko ekimenak


laguntzeko:
Landa-eremuan: GEROA programaren baitan,
2015ean zehar, guztira, 39 ekintzaileri eman
die aholkularitza (8 sektoreari loturikoak eta
beste 31 landa-eremuarekin loturikoak baina
ez sektorearekin).
Itsasertzari dagokionez, 4 proiekturi
eman zaie laguntza, eta arrantza-ontziak
erosteko finantza-aholkularitza eskaini da,
elkarrenganako bermedun sozietateekin
aurkezteko beharrezko txosten teknikoak eginez.
GAZTENEK Programa: 299 lagunek jaso dute laguntza
nekazari gazteentzako laguntza-programa honen
babesean, bai monitorizazio fasean bai tutorizazio
fasean.
LANDA-EREMUKO OSTEGUN EKINTZAILEAK 2015.
Banakako aholkularitzaren osagarri, Landa-eremuko
ostegun ekintzaileak, ekintzailetza dinamizatzeko
programa jarri da abian, honako helburu nagusi hauekin:
Euskal landa-eremuan ekintzailetza eta
ekintzaileen arteko konexioa sustatzea.
Pertsona ekintzaileak identifikaturiko eta/
edo eskaturiko gaietan eta alderdietan
prestatzea.
Landa-inguruetan garatu diren esperientziak
ezagutaraztea eta ekintzailetza-prozesuaren
zailtasunak, erronkak eta ilusioa partekatzea.
SASKIA sareari laguntza: Bizkaiko landa-eremuko
emakume ekintzaileak animatzeko eta laguntzeko
lana, sinergiak bilatzeko eta sare bat sortzeko. Sareari
hainbat urtez taldeko dinamiketan lagundu ondoren,
aipatu behar dugu, aurten, urrats garrantzitsua
egin dela SASKIA elkartearen eratze ofizialarekin:
Emakumearekin eta Bizkaiko landa-eremuarekin
konprometiturik dauden hainbat eremu eta
sektoreetako emakume enpresari eta ekintzaileen
elkartea. Elkarte horretan 20 emakume enpresarik
parte hartzen dute 17 proiektu desberdinetan.
NEGOZIO-EREDUETAKO BERRIKUNTZAK: 2
jardunaldi landa-eremuko eta nekazaritzako
elikagaien enpresei zuzenduak, negozio-ereduari
buruzko gogoeta egin eta aurrera egiteko. 12
enpresak hartu dute parte.

PLENTIS ESPIRITU EKINTZAILEAREN SUSTAPENA:


Online hezkuntza-plataforma bat garatzea
xede duen proiektua (Agropoly), nekazaritza eta
abeltzaintzako ikasleei ekintzailetzaren oinarrizko
gaitasun eta eskumenak garatzen irakasteko.
Ekintzailetzarako
gaitasunak
nahitaezko
elementuak dira Europar Batasuneko kide diren
zenbait estatutako lanbide heziketako ikastaroetako
ikasketa-planetan. Hala ere, hezkuntza-moduluekin
erlazionaturiko edukiak askotarikoak dira.
Egoera horren aurrean, nekazaritzako eta
abeltzaintzako ikasleei ekintzailetzarako gaitasunak
ikasteko premiei egokituriko tresna berritzailea eskaini
nahi du PLENTIS proiektuak. Tresna hori online jolasplataforma bat da, Agropoly izenekoa, jolasaren bidez
ekintzailetzarako gaitasunak ikasten laguntzeko .
Beste alde batetik, landa-eremuen garapenerako
Laguntzen Programen Garapenari dagokionez,
laguntzen kudeaketan Eusko Jaurlaritzaren erakunde
laguntzailea den aldetik, HAZIk administrazioko
tramiteetako batzuk egiten ditu eta urteko deialdietan
aurkezten diren proiektuen erakunde pribatu zein
publikoek sustatuak azterketa eta balorazioa egiten
du. Jarduera ekonomikoa eta bizi-kalitatea sustatzeko
proiektuetarako laguntzetarako bi deialdiek 9,3 M-ko
aurrekontua izan dute; guztira, 453 proiektu aztertu
dira, eta horietatik 251 diruz lagundu dira, orotara,
13 M-ko inbertsioa EAEko landa-eremuetan.

HAZI bazkide duen GAL MENDINETerako Aholkularitza


Teknikoa eta Administratiboa ere egin du HAZIk:
2015ean ez da LEADER deialdirik egon, eta itxitzat jo da
2007-2014 aldirako programazioa 2014ko deialdiarekin.
2015. urtean, Taldearen lan-dinamikarekin jarraitu da
aurreko deialdiak ixteko prozedurak dakartzan gainerako
jarduera-eremuetan.
Justifikazioko dokumentazioa jasotzea,
kudeatzea eta tramitatzea, aurreko deialdietan
onartutako proiektuen osteko ziurtapena
egiteko. Guztira, 148 espediente tramitatu dira;
126 espediente 2014ko deialdiari dagozkionak;
12 espediente 2013koak, eta 10 espediente
2012koak. Espediente horien tramitazioarekin
itxi egin da 2007/2013 programazio aldia.
Amaitutako proiektuen eta gauzatzen ari
direnen segimendua eta kontrola, alderdi
tekniko eta enpresa-alderditik.
Era berean, 2015-2020 programazio-aldirako Tokiko
Ekintza Taldeak hautatzeko Eusko Jaurlaritzak
egindako Deialdian aurkeztu den Estrategia
dokumentua prestatu da, Eskualdeko 2015-2020
LGPn atxikia, eta (FEADER) Landa Garapenerako
Nekazaritzako Europako Funtsak kofinantziatua.
Estrategia horretan, Eskualdeko Landa Garapenerako
Programak eguneratzeko eta berriak definitzeko,
EAEko landa-eremuetako eskualdeetan gauzatu

Saretuz hazi

Txostena 2015 2015eko laburpena: erronka estrategikoak

00 Aurkibidea

50

9 ERRONKA: Basogintza azpisektore produktibo eta eraldatzailea


sustatzea eta koordinatzea

01 Sarrera

Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura


Politikako Sailburuordetzako Elikagaien Kalitate eta
Industriako Zuzendaritzak baso-antolamenduaren eta
lehenengo eta bigarren baso-eraldaketako industrien
sustapenaren arduraduna izanik Zuraren Plan
Estrategikoaren (PEMA) garapenaren aitzindari izateko
eskatu zion HAZIri, haren idazkari tekniko jardunez.
2015.urtean zehar, bereziki HAZIren Basogintza-alorretik
baina beste arlo batzuen laguntzarekin -Komunikazioa
eta Ingurune Naturala, kasu- hainbat ekintza eta proiektu
gauzatu dira, sektoreari bera egituratzen eta zura
balioesten laguntzeko.

03 Lorpenak

02 Organoak

9.1 Egurraren sektorearen Plan


Estrategikoa (PEMA) 2015

04 Erronkak

51

den gogoeta-prozesuaren eta lanaren emaitzak jaso


dira. Estrategiak, era berean, eskualdeetan behar
diren laguntza-neurriak ere jaso dira, bai jarduera
ekonomikoa eta enplegua bultzatzeko neurriak bai
bizi-kalitatearekin zerikusia dutenak.
Eta itsasertzari dagokionez, HAZIk laguntza teknikoa
eskaini dio Sailari Arrantzarako Idazkaritza Nagusiko
lan-taldeetan, FEMP berria gauzatzeko ardatzak
eta neurriak zehazten dituen Arrantzarako Plan
Operatiboa definitzeko eta datorren 2016-2023
aldirako Arrantzarako Ekintza Taldea abiarazten
laguntzeko.
Gainera, landa-eremuan eta itsasertzean jarduera
ekonomikoa eta enplegua ekintzailetzarako tresnak
errealitate sozio-ekonomikora egokituz bultzatzeko
erronka gainditzeko, diru-laguntzak ez bestelako
finantza-tresnak erabiltzeko aukera aztertzen ari gara
Eusko Jaurlaritzak eskatuta. Batzordeak baimena
ematen du LGP 2014-2020an, FEADEReko funtsen zati
bat maileguak eta abalak emateko erabiltzeko, baina
horretarako, identifikatu egin behar da gaur egungo
finantza-merkatuak estaltzen ez duen merkatupremia.
Ildo horretan, HAZIk lanean dihardu Hazilur, Enpresak
Sustatzeko Elkartea, EAEko landa-eremu eta

itsasertzeko enpresei laguntzeko tresna izan dadin.


Sozietate pribatua da (bazkideak: HAZI Fundazioa,
Euskadiko Nekazaritzako Kooperatiben Federazioa
eta Laboral-Kutxa) eta maileguak, partaidetzako
maileguak, Oinarri bidezko berrabalak, diru-laguntzak
aurreratzeko abalak eta kapital ekarpenak egiten
ditu. Aplikazio-eremua honako hau da: ekoizpensektoreko enpresak (nekazaritza, arrantza eta
basozaintza), nekazaritzako elikagaien industria eta
landa-garapeneko proiektuak. Gaur egun 27 enpresak
jasotzen dituzte finantza-eragiketak 6,5 M-ko
hasierako zenbatekoarekin; zenbateko horretatik,
2015. urteari 1,08 M-ko finantza-eragiketak dagozkio,
4 proiektutan.
Lan-ildo horretatik, 2015ean, lehenengo bi
Landatopaketak antolatzen lagundu du HAZIk.
Landa Garapenerako Zuzendaritzak eta Elankidetzak
(Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia)
bultzaturiko lankidetzarako topaketak, Foro Rural
Mundial eta Haziren parte-hartzearekin.
Topaketa horietan, garapenerako lankidetzarako
gobernuz kanpoko Euskadiko hainbat erakundek
eta lehenengo sektorean eta landa-garapenean
diharduten hainbat euskal erakundek informazioa,
esperientziak, beharrizanak eta abar trukatzeaz gain,
proiektu berriak abian jartzeko aliatuak bila ditzakete.

Basogintzaren eta egurraren sektoreak gogoetaprozesua izaten jarraitu du, bai barne-antolamenduari
buruzkoa bai PEMAren balioari buruzkoa, sektoreak gaur
egun dituen beharrizanei erantzuteko. HAZI, PEMAren
kudeaketa egokiaren arduraduna izaten jarraitzen duenez,
Baskegurrekin harremanetan egon da iraunkorki, eta
harreman hori, alderdi teknikotik begiratuta, sinbiotikoa
dela esan daiteke.

9.2 Baso-ziurtapenak
2015ean, hainbat ekintza gauzatu ziren esparru horretan:

Baso-kudeaketa jasangarria
Eskualdeetako PEFC baso-ziurtapena Euskadin
finkatzea; dagoeneko 79.000 hektarea daude ziurtatuta
eta auditatuta.
Plan babesle edo lurraldeko plan batzuen prestaketa,
Euskadin PEFC eskualdeko baso-ziurtapenean,
jabetza txikiak kontuan hartzea ahalbidetzeko.
Euskadirako FSC ziurtapen-sistema batek eduki
beharko lukeen funtzionamendu-formulak definitzea.
Gestfore programaren egokitzapena, tresna horren
bidez egindako planek ziurtapen-sistema biek
eskatzen dituzten estandarrak bete ditzaten.

Baso-ziurtapenaren zaintza-katea
Egurraren baso-esparruan dauden ziurtapen
garrantzitsuenak barnean hartuko dituen ziurtapensistema bakar baten definizioa: PEFC, FSC, CE
markaketa, Bizitza-zikloaren azterketa eta Karbonourratsa, ziurtapen-arloan dauden sektoreko enpresei
zerbitzua eskaini ahal izateko lanean jarraitu genuen.
Horrela, PEFC eta FSC ziurtapena bateragarri
bihurtzeko metodologia eta prozedurak definitu ziren.
PEFC barne-auditoretza egin zen Baskegurrek
kudeatzen duen taldeko enpresetan.

Saretuz hazi

Txostena 2015 2015eko laburpena: erronka estrategikoak

53

02 Organoak

01 Sarrera

00 Aurkibidea

52

9.3 Egurraren sektorearen gaikuntza


PEMA 2015en esparruan, basogintzan lanean diharduten
langileentzako Ez Arauzko Prestakuntzako ikastaroak
antolatzen parte hartu genuen:

03 Lorpenak

Basoko arrastagailua gidatzeko ikastaroa: 5 lagunek


egin zuten ikastaroa
Motozerrari izateko Europako txartelerako
prestatzaileak prestatzeko ikastaroa ( EFESC): 9
lagunek egin zuten ikastaroa
Motozerrari izateko Europako txartela lortzeko
ikastaroa (EFESC): 25 lagunek egin zuten ikastaroa

04 Erronkak

9.4 Basoko baliabideak helburu


energetikoekin aprobetxatzea
(Biomasa)
EAEko udalek basoko biomasa erabil dezaten sustatzeko
HAZIk eta EEEk duten Hitzarmenaren baitan, aldaketa bat
egin da udalentzat erabilgarriagoa izango den formulazio
batera egokitzeko, horrela, azkarrago hartu ahal izango
dituzte erabakiak. Hitzarmena sinatzen duten tokiko
erakundeei aholkularitza ematen jarraitu dugu.

9.5 Egurraren sektoreko enpresen


jarduerari laguntza

9.6 EAEn 40 urte edo gehiagoko


intsinis pinua mugitzeko programa

Azpimarratzekoa da egurraren sektorean eragiten duten


enpresekin lan egiteko sortutako mahaia, non aldizkako
bilerak egiten diren abian jarriko diren proiektuak
definitzeko. Lan horren emaitza gisa, besteak beste,
honako ekintza zehatz hauen antolatu ditugu elkarrekin:

2015ean hitzarmena sinatu zen Euskadiko Baso-jabeen


konfederazioarekin hitzarmena sinatu genuen, 40 urte edo
gehiagoko intsinis pinu-zur gehiago mugitzeko. Hitzarmen
horren ondorioz, 2015eko abenduaren amaiera arte,
155.488 m3 intsinis pinu-zura mugitzea lortu zen.

9.7 Sektorea sustatzeko kanpaina


Gure Zura kanpaina
2015ean zehar jarraitu
egin zuen egurraren sektorea sustatzeko GURE ZURA
kanpainak. Berrikuntza gisa,
telebistan ez ezik, irratiz ere
emititu zen kanpaina. Tokiko
zura sustatzeko ekintzak

Ligna Azoka (Hannover)


sektoreko 30 enpresa bertaratu ziren
Timber expo Azoka (Birmingham)
bi enpresa bertaratu ziren
Azpisektore definituagoetako enpresekin lan-bilerak
egin dira (papergintza, aroztegiak...), eta ziurtapenari eta
enpresa-antolamenduari buruz lan-dinamika konkretuak
gauzatu dira.

Euskal zuraren astea


Lehenengoz, Euskal zuraren astea egin zen, azaroan, eta
hainbat ekintza egin ziren honako gai hauen inguruan:
hezkuntza, basoa, basoko teknikak eta teknologiak, zuraren industria eta zurezko arkitektura, eta bestelako
jardunaldi batzuk ere bai sektoreari buruzko ezagutza
trukatzeko.

Zuraren kudeaketa, egungo egoera


eta etorkizuna
Tknikak, Albaolak eta Baskegurrek antolatuta, abenduan,
Orona Fundazioan egin ziren Zuraren kudeaketa, egungo
egoera eta etorkizuna gai zuten jardueren alde egin zuen
PEMAk.

00 Aurkibidea

54

01 Sarrera

Milioi bat euro inguruko balioko proiektuak antolatu ditu


HAZIk, bi mundu horien arteko hurbilpena lortu nahian.
Gure ustiategietarako bisitak antolatu dira, elikagaien
ekoizpena eta eraldaketa eta jarduera horiek egiten
dituzten pertsonen bizimodua bertatik bertara ezagutzeko;
eta beste alde batetik, jarduerak antolatu dira elikagai
horiez beste giro batzuetan gozatzeko aukera emateko
(jardunaldiak, azokak, ikastaroak...).

10.1 NIREA
2015ean zehar, sentsibilizazioa atalean, hainbat ekimen
gauzatu dira Euskadiko zenbait kolektibori zuzenduak,
Euskadin lehenengo sektoreak eta landa-inguruak eta
itsasertzak duten garrantziaz jabetzeko. Proiektuen
artean NIREA azpimarratu behar da, Lehenengo
Sektorearen Sustapena eta Landa eta Itsasertzaren
Biziberritzea azken helburu dituen programa da,
eta Euskadiko lehenengo sektorea eta landa eta
itsasertzeko ingurunea osatzen duten pertsonak ditu
protagonista. Proiektu horren baitan, 2015ean www.
nirea.eus plataformarako edukiak egituratzen eta horri
zabalkundea ematen bildu da lanik gehiena, hasieran,
sektoreko publikoari begira.

Ardatza lehenengo sektorea eta euskal gastronomiaren


arteko lotura izan duten proiektuak bultzatzeko azken
urteetan egin den ahalegina azpimarratu behar da.
Hainbat jarduera antolatu dira, ikastaroak esaterako,
udako ikastaroen baitan, lehenengo sektoreari oso loturik
ez dagoen jendearengana iristeko; edo gure inguruan oso
ohikoak ez diren jardunaldi eta jarduerak antolatzeko
aukera kudeatu da, adibidez, World Cheese Awards.

03 Lorpenak

02 Organoak

55

10 ERRONKA: Landa-eremu eta itsasertzaren eta lehenengo sektore


bizi eta lehiakorraren izaera estrategikoa onar dadin lortzea
Erronka horrekin lortu nahi da lehenengo sektorea eta
landa-eremua eta itsasertza balioestea; alde batetik
sektorea/ingurua bera duen garrantzi estrategikoaz eta
egiten dutenaren balioaz jabearaziz, eta bestetik, kanpoefektu horiek gizarteari helaraziz.

04 Erronkak

Saretuz hazi

Txostena 2015 2015eko laburpena: erronka estrategikoak

10.2 Ikasleei zuzenduriko ekintzak


Nekazaritzako eta abeltzaintzako sektoreak egiten
duenaren berri eta bertakoen esperientzien berri ikasleei
emateko ekintzak:

Bestelako jarduerak ere egiten jarraitu dugu gizartea jabe


dadin Inguruak eta Sektoreak ondasun publikoak eta
kanpo-efektu positiboak sortzeko duen garrantziaz.

Nekazariak Eskolara
2015eko lehenengo seihilekoan, NEKAZARIAK ESKOLARA programaren lehenengo atala gauzatu da, 20142015 ikasturterako aurreikusita zegoena. Guztira, 50
tailer egin dira 22 ikastetxetan, eta 1.100 ikaslek hartu
dute parte. Programa horrek helburu bikoitza du: sektoreari kontzientzia hartzen laguntzea multifuntzionaltasun sortzaile dela eta lehenengo sektorearen errealitatea gazteei helaraztea; protagonista nekazariak izanik,
euren eguneroko lanaren eta euren zereginen garrantziaren berri emanez.

Kalitatea Topera
Programa hori Euskadiko landa-eremura nahiz nekazaritzako elikagaien produkziora hurbiltzeko ekimenik
garrantzitsuenetakoa da, bai bisitatu diren ustiategi kopuruagatik bai parte-hartzaile kopuruagatik. Kalitatea
Topera ekimenaren bidez, ate irekiko jarduerak egiten
dira kalitateko adierazgarria duten produktuak ezagutarazteko eta produktu horien ekoizpen, eraldaketa eta
elaborazio-prozesuak ezagutzeko aukera eskaintzen
da. Programak bi atal ditu:
Kalitatea Topera kontsumitzaileak: elikaduraren
arloko kontsumitzaileei eta profesionalei
zuzendua. 2015ean 27 ibilbide antolatu ziren,
guztira 1.048 partaiderekin.
Kalitatea Topera ikasleak: ikasleei zuzendua.
2014-2015 ikasturtean zehar 75 ibilbide egin dira,
eta 2.308 ikaslek hartu dute parte.

10.3 Arrantzari lotutako jarduerak


zabaltzeko ekintzak
Arrantzako produktuak eta arrantzarekin zerikusia duten
jarduerak ezagutarazteko ekintzak:
Era berean, 6 Arrantzale Azoka antolatzen
lagundu dugu.
Arrantza sektorean, itsasoaren erabilera
jasangarria bultzatzen duten itsas eremuak eta
itsas ekosistemak babesteko proposamenak
eztabaidatzeko foroa, Ondarroa 12 milla, sortzen
eta dinamizatzen lagundu dugu.

10.4 Gure baserritarren jarduera


ezagutarazteko ekintzak
Euskal Herriko Arrantza liburuaren argitalpena
Jaime Izquierdoren Conservacin de la
Naturaleza liburua Euskadira egokitzea.

Erronka hori gainditzeko, gizartean ezinbestekoak diren


eragile sozio-ekonomikoekin eta gastronomiaren alde,
lehenengo sektorearen bultzatzaile gisa apustu egiten
duten erakunde konprometituekin aliantza estragikoak
bilatzen eta lotzen lan egin du HAZIk. Horren ildotik,
hainbat lankidetza akordio sinatu ditugu: Basque Culinary
Center, Ikastolen Elkartea, Gipuzkoako Ostalarien Elkartea,
Unesco Gastronomia, Ardo Araba... eta abarrekin.
Gure produktuak eta haien kanpo-eraginak sustatzen
dituzten kirol-ekitaldien alde egiten duten erakundeei ere
lagundu diegu: ACT, Egur Sport, Zegama-Aizkorri

04 Erronkak

03 Lorpenak

02 Organoak

01 Sarrera

00 Aurkibidea

You might also like